Kolitza da Erdi Aroan Bizkaiko Batzar Nagusiak deitzeko erabiltzen ziren bost mendietako bat. Bakoitzak lurralde zabal batean nabarmentzen zen, kasu honetan Enkarterriak osoa ikus daiteke bere tontorretik.
Eibartik irten genuen goizeko 8etan Julianek eta Andonik , Julianen kotxean, Balmasedarantz, han, eliza ondoan dagoen, Erreka auzoan aparkatu genuen(Barrio del Arroyo). Bertan topatu genuen lehenengo markak Kolitzako bidea erakusten. GR 123 eta GR 281 biak Kolitzarantz doaz Pandozales auzoa zeharkatuz (2 km.) Oinez 9etan hasten gara, eguraldi ona eta epela, dena dela bertako batek esan zigun arropa hartzeko goian hotz egingo zuela eta, ala egin genuen baina ez sinistu geniolako, goian ohartu ginen arrazoia zuela, oso haize hotza zebilen.
Bide oso ondo markatuta dago, hasieran suabe gorantz pinudi artean eta azkeneko ordu erdia izugarrizko aldapekin, 300 metro desnibel kentzen dira bat-batean. Kolitzan (884 m) gaude 10:25etan. Bista ederrak dauzkagu, ez ohiko mendiak ikusten ditugu (Burgos, Cantabria,…), eta gureak beste perspektiba batetik. XIII. Mendean egindako ermita daukagu tontorrean eta babesa ematen digu, ala ere haize hotza ezin ekidin eta laster hasten gara goitik behera.
Jaitsierari Ekialde aldera joanez ekingo diogu, gure aurrean mendi bizkar luze bat ikusten dugu Balmasedarant doana, bere gainetik joango gara Sabugal (640 m) iritsi arte (11:25). Ona iritsi baino lehenago beste, buzoi gabeko, tontortxo batzuetatik pasako gara: Los Tueros eta Gueci. Bidean marka hori/zuriak dauzkagu baina oso banakoak eta zeharo gastatuak.
Jaitsiera bizkarrari jarraituz hasten gara, 10 minutura, azkar goitik behera doan bide zidor bat, hartuko dugu, bere ala ezkerrera joko dugu zabalgune batera ailegatzeko. (1) Hemen, Balmaseda ezkerretara lagatzen duen, bide bat hartu genuen, bide honek aukera ematen digu suebaki moduko batetik goitik behera oso azkar joateko. Lantzean behin markak ikusiko ditugu baina oso banakoak, igartzen da hortik jende gutxi ibiltzen dela. Halako batean, ez bide erosotik joanda, futbol zelai batera iritsi ginen. Ia bi kilometro kotxea dugun tokiraino Balmasedan (12:45)
- Gero ikusi genuenez puntu honetan bagenuen beste aukera bat ezkerrera hartuz Pondazalesera joateko, seguruenez guk hartutako bidea baino hobea izango zela ibiltzeko.
Arropak aldatu genuenean oraindik ordu-batak zirenez etxera bazkaltzera joatea erabaki genuen, baina ez aurretik zerbeza bat eran barik.