Lurraldea Bizkaia
Mendikatea Ordunte
Altuera 1106 m.
Kokapena 43.16552,-3.33368
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Balgerri
Ibilbidea egindako eguna 2029-02-13
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Lanzas Agudas
Ibilbidearen helmuga Lanzas Aguda
Denbora igotzen 2:00 h.
Denbora guztira 4:30 h.
Distantzia 13,6 km.
Igoera desnibela 900 m.
Jeitsiera desnibela 900 m.

Baljerri

  • Eibartik irteera: 7:30etan
  • Parte-hartzaileak: Josetxo, Julian, Iñaxio, Garate, Pintado, Angel, Roberto, Mari Carmen, Andoni, Agustin, Arrate eta Azpeitia.
  • Autoak: Julian, Andoni y Angel.

Eibartik abiatu gara 7:30eta Karrantzan dagoen Lanzas Agudas auzora. Oso inguru baserritar eta, batez ere, abeltzaintzara dedikatua. Bertatik ekin diogu txangoari (9:10) hego aldera doan pista bat hartuz (seinalea bat dago Balgerrira), laster, (9:18) bide gurutze batean, utzi dugu gure ezkerrean gorantz doan -nora bidea aldatuz- beste pista bat hartzeko. Bertatik ia ordu erdi joan eta gero (9:44) seinale tantaia batek, gure eskumatik Baljerrira hartu behar dugun bidea, erakusten digu. Baljerriko eta Ilsoko bailaretan zabaltzen den Bizkaiko pagadi handienean sartzen ari gara.

Bidea nahiko argia da, baina ez dago seinale askorik, hito batzuk toki garrantzitsuenetan laguntzen digute.

Hasieran bidea nahiko lau doa baina aurrerago, pagadi barruan gaudela (10:10), eskumara jo dugu bidezidor batetik basotik zuzuen gora egiteko, toki batzuetan bidea ez da oso garbia, gora eginez eta apur bat eskumara hartuz, garbi gune baten dagoen, Los Frailes deituriko bordara iritsi gara (10:38). Paisaiaz gozatu dugu arnasa hartzen dugun bitartean.

Aurrean daukagun aldapa pikoa saihesteko, eskumara hartu dugu bide zidor batetik lepo bateraino, han, ezkerrera egin dugu tontorrera doan mendiaren bizkarra hartzeko, eta berari jarraituz, zelaietatik zehar, modu erosoan puntara heldu gara, Baljerri (1.107 m) (11:08). Denok elkartu eta atsedena hartu dugu paisaiaz gozatuz.

Mendiaren gangorrari jarraituz (Ekialde), Gospeñatako ataka pasa ondoren, Ilso de Estacas (1.037 m) mendira iritsi gara bide erresetik (11:47). Jaisteko bi aukera genituen; bat, Gospeñatako lepora itzuli eta bertatik arroilatik behera egin Lanzas Agudas aldera, edo, guk egin duguna, mendi gangorretik jarraitu (Ipar-mendebaldera).

Ibiltzeko tokia guk espero baino txarragoa izan da, leku batzuk nahiko deserosoak zeharkatzeko, orokorrean esan daiteke ez dagoela bide garbirik. Bera goazela gangorra beti gure ezkerrean, eta 850 mko altueran geundenean , lehengo aldiz gangorra apur bat leundu denean, ezkerrera jo dugu, belardietatik zehar, aldapa pikoetatik behera erreka zuloraino, erreka zeharkatu dugu, beste aldean dagoen pista hartzeko (seinale tantaia) (12:41). Herrira itzultzeko soilik falta zaigu pista honi jarraitzea, Lanzas Agudas (13:40).

Karrantzan dagoen Garras jatetxera joan gara bazkaltzera. Aurreko baten esperientzia txarra izan genuen patxaran hotza ez zeukatelako. Jangelara igo baino lehen tabernan egon ginen zerbait edaten, eta aprobetxatu genuen gero patxaran hotza eskatuko genuela esateko, ez zedila gertatu aurrekoan bezala. Erantzuna: hemen beti izan dugu patxaran hotza!. Gero, ostera, ez zeukatela nahikoa guk eskatutako kopa ateratzeko eta beraien ordez txupito batzuk zerbitu zizkiguten, penagarri. Errua ikusi eta gero patxaranak ez ziguten kobratu. Bazkaria ondo, zerbitzua gorabeheratsua.

Powered by Wikiloc