Lurraldea Bizkaia
Mendikatea Santxosolo
Altuera 696 m.
Kokapena 43.17853,-3.16789
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Trasmosomos, La Bandera
Ibilbidea egindako eguna 2022-01-13
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Balmaseda
Ibilbidearen helmuga Balmaseda
Denbora igotzen 1:45 h.
Denbora guztira 4:30 h.
Distantzia 15,1 km.
Igoera desnibela 785 m.
Jeitsiera desnibela 785 m.

Espaldaseca

Eibartik irteera: 8:00etan

Parte-hartzaileak: Fernando, Julian, Iñaxio, Garate, Ávila, Joserra, Pintado, Mari Carmen, Roberto, Arrate, Angel, Jesus eta Josetxo.

Autoak: Jesus, Angel eta Josetxo.

Proposatutako ibilbidea Balmasedan, zehazki Nocedal auzoan dagoen Zallako suhiltzaile-etxe ondoan, hasi eta bukatzen den zirkular bat da

9:00etan ekin diogu txangoari, bailara barrenetik doan asfaltotako bidea hartuz. Lehenengo bidegurutzean (9:15), eskumatik jo dugu, hurrengoan (9.25) ,berriz, ezkerretik asfaltotako bidea utziz. Bideak sigi-saga egiten du gorantz eta, errekatxo bat pasa ostean, itxi-itxian ezkerrera biratu dugu ekialdera hartuz. Baso bat pasa ondoren, hasieran haritzak eta gero zipresak, lepo zabal batera ailegatu gara, eta hemendik, zelaietatik zehar gorantz tontorrera, Espaldaseca (10:40) (696m.). Hotz egiten du baina eguna garbi dago, inguru guztietako mendiak gure bistan, argazki batzuk egin ditugu.

Mendi-bizkar gainetik jarraitu dugu Ekialdera beste tontorren bila. Lepo batera jaitsi ostean, Somokurtzio (686 m.) (11:05) mendira igo gara.Gainez-gainez segituz beste mendiak, Biga (685 m.) (11:15) eta, bukatzeko,Rioya (678m.) (11:25). Ondoren Las Clavelinas lepora jaitsi gara (11:45), seinaleen zutoin bat dago. Ezkerrera jo eta, Santxosolo mendilerroaren ipar magaletik joanez, Espaldaseca lepora heldu gara.

Goranzkoan lepo honetara etortzeko Angostura erreka gure ezkerrean utzi dugu, baina orain, jaisteko, kontrako aldetik egin dugu bide zabal batetik. Hartxintarrezko pista batera heldu eta bertatik joanda, beherago, bidegurutze batean, pista utzi eta ezkerretik jo dugu bidea mozteko. Behin asfaltatutako pistan, bertatik kilometro bat eginez hasierako puntuan gaude (13:30).

Aldagarriak jantzi eta Las Piscinas jatetxera abiatu gara bazkaltzera. Maikel bere kabuz Castro mendira joan da eta gurekin bazkaltzera etorri da.

Kontutan hartzen badugu 11€tan dagoela ardo nafarra barne duelarik, menua ondo dago. Kafeekin eta patxaran batzuekin 14 €tan jarri da.

Powered by Wikiloc