Eibartik irteera: 8:00etan
Parte-hartzaileak: Fernando, Julian, Iñaxio, Garate, Ávila, Joserra, Pintado, Mari Carmen, Roberto, Arrate, Angel, Jesus, Josetxo, Moya, Andoni, Eskudero eta Agustín.
Autoak: Andoni, Moya, Roberto, Julen eta Joserra.
Neguko egun zoragarri bat baliatuz, Bizkaiko Zierbena herrian dagoen La Arena hondartzara hurbildu gara kosta ondoan dauden Punta Lucero eta Serantes mendietara igotzeko. Beherakoan Montaño menditik ere pasa gara.
BI-3794 errepidetik abiatu gara (8:50) ekialdera, ezkerrera kale batetik hartu eta berriz errepidera iritsita, hau gurutzatu (9:00) eta, oso ibilita dagoen bide batetik, ekin diogu igoerari. 40ko hamarkadan Francok ipinitako kanoien ondotik pasa gara tontorrera iritsi baino lehen, Punta Lucero (9:35) (311 m.). Bista ederrak Kantauri itsas aldera, Castro Urdiales bertan dakusagu, harantzago Santoña.
Mendi bizkar gainetik jarraitu dugu ekialderantz , jaitsiera labur baten ostean seinale zutoin bat ikusi dugu, gu mendi bizkarretik segitu dugu eta gero porlanezko pista batetik La Cuesta auzora jaitsi gara. Auzoa zeharkatu dugu hegoalderantz eta, kanposantura heldutakoan (10:25), ezkerreko bidetik jo dugu Valle auzora joateko, eta hemendik igoerari berrekin diogu, Serantes (452 m.)(11:20). Denok berriz elkartu, zerbait jan-edan , argazkiak egin eta beherantz egin dugu. Bertan dagoen gaztelua dena berritura dagoela ikusi dugu.
Serantesko fuertera heldutakoan eskumara jo dugu (11:55) eta hegoaldeko magaletik zehar doan bide bati segi diogu bidegurutze batera heldu arte (12:06), hemen itxi-itxian ezkerrera egiten du bidezidorrak. Bertatik autopista ondora jaitsi gara , hau zubi batetik gurutzatu eta beste aldean eskumara hartu. Aurrerago berriz gurutzatu dugu autopista, orain tunel batetik, eta berehala ezkerrera jo dugu (12:40). Orain autopista ondotik goaz eta bidegurutze batera heldutakoan (12:45), eskumara jo mendi igoerari hasteko, Montaño (13:30) (319m.).
Beheranzko bideari ekin diogu norabidea mantenduz, Oceja atakara iritsita, izen berdineko mendia gure ezkerrean utzita bailara barrenera jaitsi gara. Azkeneko 500 metro Santiago bideari jarraituz egin ditugu, La Arena (13:50).
Aldagarriak jantzi eta Muskizen dagoen Eskola 95 jatetxera abiatu gara. Menua 12,5 €tan daukate, ardo arruntekin. Aurretik hartutako edariak, kafeak eta patxarenekin 16,5 €tan jarri da bakoitzarena. Menua ona eta zerbitzua bikaina.