Lurraldea Bizkaia
Mendikatea Leia
Altuera 726 m.
Kokapena 43.31553,-2.56725
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2015-11-14
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Aulesti
Ibilbidearen helmuga Aulesti
Denbora igotzen 2:00 h.
Denbora guztira 3:30 h.
Distantzia 11,1 km.
Igoera desnibela 786 m.
Jeitsiera desnibela 786 m.

Illuntzar

  • Irteera Eibartik: 8:30
  • Parte-hartzaileak: Julian, Arrate, Angel, Pintado, Andoni, Roberto, Mari Carmen
  • Autoak: Julian, Andoni

Aulestira abiatzen gara eta bertatik oinez hasi gara goizeko 9:00etan. Lea ibai ondotik Lekeitiora doan bidea hartuko dugu eta 10 bat minutu oinez goazela gure ezkerretara zubitxo bat ikusiko dugu, berton lehenengo marrak (berde-zuriak) dakusagu, marka hauei jarraituz zubia gurutzatuko dugu eta gerotxoago errepidea, pinudi baten barna sartzeko.

Markatutako bideari jarraituz igotzen joango gara, hasieran pinudiak eta gorago artadiak zeharkatzen, basoak oso zerratuak dira eta zuhaitz besterik ez dugu ikusten denbora luzean, hauek pasata gero, goiko belardietara iritsiko gara eta bide-txindorrari jarraituz tontorrera ailegatzen gara, Illuntzar (726 m) (11:00). Eguraldi umelak izerdia atera arazi egin digu, baina goiko paisaiak merezi du. Bertan atseden txiki bat, zerbait hartu eta argazkiak egin.

Itzulera bide ezberdinetik egitearren jaitsierari Ipar aldetik ekiten diogu, horrela Atxabrin lepoa jotzen dugu (11:23), bertan ezkerretara biratu eta pista batekin topo egingo dugu, honi beherantz jarraituko diogu, argi, pista hau eskumara biratzen den unean (11:40), utzi eta zuzen segituko dugu (Aulesti aldera), aurrerago bide zabal honek berriz egingo du eskumara, apur baten jarraituko diogu baina laster laga beharko dugu (11:52) gure ezkerretara dagoen bidexka batetik jaisteko, laster eskumara jiratu eta (12:00) eta Lexarragoikoa baserria ikusiko dugu. Bertatik behera doan pistatik joko dugu, Narea auzoa zeharkatu eta berehala gaude Aulestin (12:30).

Eguraldi ona aprobetxatuz herri bertan pasiera bat egin eta zerbait hartu genuen, baina ez genuenez eguneko menurik aurkitu beste nonbaitera joatea pentsatu genuen. Lekeitioko errepidetik Oleta auzoan galdetu genuen, baina menuak (zapatua izanik) oso garestiak, 25 €tik gora, horrela Markinara jo genuen, Itxas-Lur jantokira, hemen 17€tan dago, kafeak eta patxaranak gehitu eta 19 €tara iritsi zen kontua. Ondo jaten da eta bertako arduradunak ondo zaintzen ditu bezeroak.

Powered by Wikiloc