Lurraldea Araba / Bizkaia
Mendikatea Gorbeia
Altuera 1495 m.
Kokapena 43.03392,-2.78118
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Gorbea
Ibilbidea egindako eguna 2015-08-23
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Gorbeiako urtegiak
Ibilbidearen helmuga Gorbeiako urtegiak
Denbora igotzen 2:50 h.
Denbora guztira 4:25 h.
Distantzia 13,1 km.
Igoera desnibela 998 m.
Jeitsiera desnibela 998 m.

Gorbeia

Gorbeiara joateko goizeko 8etan irten ginen Eibartik Julianen eta Andoniren autoetan, Pintado eta Angel beraiekin doazela, gero Roberto eta Mari Carmen jaso genituen Sallobenten eta Moya Durangon.

Legutiano, Etxaguen eta Murua zeharko ondoren Gorbeiako urtegien ondoan aparkatu kotxeak eta 9etan oinez hasi ginen. Autoekin ekarri dugun norabidea mantenduz pista betetik ekiten diogu bideari, Zubialde erreka zehartu eta gero bere ondotik doan bidezidorrari jarraituko diogu, hasieran harizti baten sartuko gara eta gerotxoago pagadi baten. Baso hauetan gabirai-kume bat (edo aztorea) aurkitu genuen, agian bere lehen egunean habiatik kanpo, apenas zekien hegan. Bidea gorantz egiten du pista batera iritsi arte (9:30), hemen eskumara joko dugu, pista bukatzen denean hesi bat gurutzatu (9:40) eta eskumara hartuz aldapa txiki bat igo ondoren Mairuelegorretako koba zuloan gaude (9:45).Oso ezaguna izan arren beti harritzen gaitu, batez ere bere barruko zabalerak.

Jarraitzeko, jaisten hasiko gara azkeneko 5 minutuetan igo dugun aldapatxoa, behean, pista aldera jo gabe, ezkerretara hartuko dugu bidezidor batetik (Ipar aldera), Ez gora , ez behera egin gabe bideak pagadi batzuk zeharkatuz txabola batera garamatza, Errekasiku deritzon parajera, (10:30), hemen gure jaioek perretxiko batzuk topatu zituzten. Bideari jarraituz apur bat aurrerago (10:38) ezkerretara hartuko dugu igoera bati ekiteko, igotzen goazela pagadiak utzi eta gure ezkerrean Igiñigerreko haitzak utziko ditugu eta eskuman Dulaokoak, horrela, Dulaoko sakanetik barne gorantz eginda Aldaminosteko lepora iritsiko gara (11:15). Hemen batzuk ezkerretara jo zuten Gorbeiara zuzen joateko eta besteek eskumara lehengo Aldamin egiteko, (1.380 m) (11:25). Laster denok batzen gara Gorbeiako tontorrean(1.495 m) (11:50). Eguraldi ona aprobetxatuz prisa gabeko geldiune bat egin genuen.

Jaisteko beste bide bat hautatu genuen, horretarako mendi bizkar gainetik Igiñiger (Hego-Sortalde) aldera doan bidea hartu genuen, Hegoaldera doan kordelari jarraituz (Zaratetik datorren pista aldera) Arroriano leporaino (Arrorianoko tontorra baino zerbait lehenago), eta hemen ezkerretara joko dugu, azkar jaisten den ondo markatuta (hitoak) dagoen bide batik, laster Egillolarra iturritik igarotzen gara, belardiak bukatu eta pagadi baten sartuko gara, gero harizti baten, horrela bideak erraz eramaten gaitu Gorbeiako urtegietara (13:25).

Bazkaltzera Otxandion dagoen Korostondo jatetxera abiatu ginen, hemen 9,5eko menua oso ona da, 9tik gorako nota eman genion, kafeekin eta patxaranekin 13€. Eta gasolina eta autopistak gehituz 17 € pertsonako.

Powered by Wikiloc