Lurraldea Bizkaia
Mendikatea Ugatxa
Altuera 588 m.
Kokapena 43.11870,-2.74385
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Urrekoatxa
Ibilbidea egindako eguna 2021-10-29
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Dima
Ibilbidearen helmuga Dima
Denbora igotzen 2:15 h.
Denbora guztira 4:00 h.
Distantzia 14,3 km.
Igoera desnibela 760 m.
Jeitsiera desnibela 760 m.

Urragiko atxa

Eibartik irteera: 8:00etan

Parte-hartzaileak: Fernando, Antón, Julián, Moya, Iñaxio, Garate, Ávila, Joserra, Arrate, Ángel, Andoni, Josetxo, Julen eta Pintado.

Autoak: Iñaxio, Josetxo, Julián eta Javi Ávila.

Diman hasi dugu gaur proposatutako ibilbidea. Olazabal auzotik pasatuko gara handik Illunbe mendira igotzeko, Lamindao auzoa zeharkatu , eta, amaian, Urragiko atxako tontorrera igotzeko.

Dimako udaletxe ondotik ekin diogu txangoari (8:55), erreka zeharkatu eta gorrantz egin dugu ehun bat metro pista batetik, hau bukatzean, marra zuri-berdeekin markatutako bidea hartu dugu (9:03), aldapa piko bat gainditutakoan Olazabal auzoan gaude (9:15).

Norabidea mantendu dugu eta, metro batzuk aurrerago eskumara biratu (9:17), berehala, bidegurutzean, ezkerrera jo dugu (9:20) arboladi baten sartzeko. Lamindao auzora doan pista zabal batetik goaz, baina gure helburua Illunbe mendira igotzea denez, argi joan behar dugu, bidarri bat ikusitakoan eskumara jokotzeko (9:40), laranja kolorezko marrak, gorantz egin eta laster gaude tontorrean, Illunbe (445 m.) (9:55)

Igo garen tokitik itzuli pistara, eta eskumatik jarraitu dugu , aurrerago, (10:15) Dima eta Arratiako bailera lotzen duen errepidea zeharkatu eta Lamindao auzoko eliz aldera jo dugu.

Hego-ekialderantz joan behar dugu, Petralanda baserri ondotik pasa eta bere izeneko lepotik. Bidegurutze baten mugarri handi bat ikustean, ezkerretik jarraitu dugu, aurrerago Goikoganeko lepora iritsi (10:45) eta ezkerrera hartu dugu porlanezko pistatik. Aurrean daukagun antenara ailegatu baino 100 bat metro aurrerago, bidarrekin markatutako bidezidortxo batek tontorrera igo gaitu Urragiko atxa (588 m.) (11:05). Argazkiak egin eta euria ari duenez , ez du luzaroan egingo, agudo ekin diogu jaitsierari.

Itzultzeko bidea, gorantz ekarri dugun berdina da Lamindao auzora iritsi arte (12:00), hemen eskumara jo dugu Dimara doan errepidetik. Arostegieta auzoa pasatutakoan, errepidea utzi dugu gure ezkerrean lasterbide bat hartzeko (12:20) Dimara doan errepidera jaitsi arte, hemen beherantz jarraitu dugu errepidetik, 350 bat metro ibilitakoan eskumara egiten duen kurba zabal batean, ezkerrean gorantz doan pista bat hartu dugu (12:30) (errepidetik ez ibiltzearren), Olazabal auzotik pasa eta handik behera Dimara (12:55).

Erropak aldatu eta Baltzola jatetxera joan gara bazkaltzera. Menua nahiko zabala da 10 €tan, Errioxako ardo beltzekin eta nafar gorriekin 13 €tan jarri zaigu. Kafeak eta patxaranak Josetxok ordaindu ditu bere urtebetetzea ospatzeko.

Beste egun eder bat pasa dugu, Krabelineko lagun gehienok parte hartu dugularik.

Powered by Wikiloc