Lurraldea Gipuzkoa
Mendikatea Izazpi
Altuera 967 m.
Kokapena 43.10660,-2.27920
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Izaspi
Ibilbidea egindako eguna 2016-04-13
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Zumarraga
Ibilbidearen helmuga Azkoitia
Denbora igotzen 2:05 h.
Denbora guztira 4:05 h.
Distantzia 15,3 km.
Igoera desnibela 915 m.
Jeitsiera desnibela 1147 m.

Izazpi

  • Eibartik irteera: 7:45etan
  • Parte-hartzaileak: Julian, Pintado, Roberto, Garate, Mari Carmen, Angel, Andoni (Lizarriturri bere kabuz gurekin bazkaltzera etorri da)
  • Autobusa: Eibar->Zumarraga; Azkoiti->Eibar

Zeharkaldi bat egitera goaz, Zumarragatik irten eta Azkoitian bukatzeko. Iruñera doan autobusa hartu dugu Eibarren eta Zumarragan jaitsi, oinez herriaren goiko aldean dagoen errotondara joan gara eta ibilbideari ekiten diogu (8:55) Antigua ermitara doan bidea hartuta, ez errepidea, laster gaude bertan(9:08). Izazpira dona bidea asko ibilita dago eta markatuta dagoenez erraza da jarraitzea, beti gorantz hartu ezkero asmatzen da. Txabola bi pasa ondoren gune garbi baten (9:45) bi aukera ditugu, eskumara jo edo zuzen gora bide-txingor batetik, bigarrena hartu dugu, bide pikoa pinudi baten sartzen da eta galtzeko aukerarik gabe tontorrena garamatza Izazpi (967 m) (10:10). Azken minutuetan ez dugu, ez, berba askorik egin!

Eguraldi ona da baina haizea benetan hotza dabilenez, behin denok batuta, laster ekiten diogu jaitsierari Samiño aldera (Ipar-mendebalde), mendiaren bizkar gainetik. Pinudi barruan, ehiztarien txabola baten ondoan, haizetik babestuta, zerbait jaten dugu Pagotxetako lepora ailegatu baino lehenago(10:52). Basotik irten eta beste aldapa gogortxo bat igo behar dugu Samiño.ra (926 m) (11:23) iristeko.

Belardietatik behera hartzen dugu, beti mendi bizkarra gure eskuman eta bistan dagoela, Ipar aldera eginez, bi txabola ondotik pasa eta aurrerago pinudi baten barna sartu gara, gure eskuman txabola bat utzi eta bidea gogor hasten da behera Arrizabalaga baserria ikusten dugunean eskumara jo behar dugu zelai baten sartu eta zuzen behera egiteko, ez dago bide garbirik baina berehala ikusiko ditugu Martitteko etxeak (Mártires), bertan eliza eta taberna. Martitte igaro bezain laster, errepidea utzi eta gure eskumara bide bat hartuko dugu zuzenago joateko, berriz errepidean azalduko gara eta hemendik aurrera Azkoitiraino dena errepidez. (13:00). Goitik behera goazela Garatek aurrea hartu digu, lasterketan dabil 12:55etako autobusa nahi duelako hartu Eibarrera itzultzeko, ez du gurekin bazkalduko.

Lizarriturrikin batu eta pare bat ardo edan ostean Iturri jatetxera abiatu gara, menua 10,5 eurotan, oso ona, mantela eta esku zapiak, telazkoak , zerbitzua ere ona. Etxean egindako postreak ere oso onak

Powered by Wikiloc