Lurraldea Gipuzkoa
Mendikatea Aizkorri
Altuera 1506 m.
Kokapena 42.96343,-2.33640
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak
Ibilbidea egindako eguna 2020-06-02
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Arantzazu
Ibilbidearen helmuga Arantzazu
Denbora igotzen 2:03 h.
Denbora guztira 5:50 h.
Distantzia 16,7 km.
Igoera desnibela 1110 m.
Jeitsiera desnibela 1110 m.

Arbelaitz

Eibartik irteera: 8:00etan.

Parte-hartzaileak: Julián, Iñaxio, Garate, Pintado, Josetxo, Arrate, Agustín, Angel, Javi Ávila, Moya eta Andoni.

Autoak: Garate, Iñaxio eta Josetxo.

Koronabirus ondorengo murrizketekin jarraitzen dugu oraindik, debekatuta daukagu, besteak beste, gure probintziatik irtetea, gauzak horrela, gure Ermuko lagunak ezin dira gurekin etorri.

Arbelaitz izanez gure helburua, bide batez, bera eta Aizkorri bitartean dauden beste tontorrak egiteko asmokin abiatu gara, eta gero Oltzatik jaitsi zirkular eder bat egiteko.

Arantzatzu aldera jo dugu, iritsitakoan azkeneko tabernatik (Sindika) igaro eta pista bukatu arte kotxean jarraitzen dugu, burdinazko ate-sare baten ondoan aparkatzen ditugu autoak.

8:45etan hasi gara oinez Urbia aldera ondo markatuta doan bidetik. Bide erosoa pagaditik barne Elorrolako lepora iritsi arte (9:38), gure aurrean Urbiako zelaiak zabaltzen dira. Lizardien barnetik doan bideari jarraitu eta horrela, ermita baten ondotik pasa eta gero, Urbiako fondara iritsi gara. Iturri bat daukagu.

Ekialdera lizar artean doan bidetik segi dugu, Aizkorriko harkaitza aurrean dugula, lizar arteko korridorea bukatzen denean, pista batekin egiten da topo, bertatik jarraitu dugu norabidea mantenduz eta pistatik metro batzuk egin eta berehala, gure ezkerrean mugarri batzuk daukagu, belardietatik gorantz Arbelaitzerako bidea markatzen dutela (Eki-aldera), harkaitzetara iritsi arte.

Haitzetara ailegatutakoan, hito batzuk igotzeko bidea markatzen dute arrakala zabal batetik barne, aldapa pikoa, toki batzuetan eskuak ere erabiltzen ditugu. Metro batzuk falta direnean goia hartzeko, eskumatik jo eta berehala gaude tontor estuan, Arbelaitz (1.506 m.) (10:48).

Egun garbia daukagu, eta gure aurrean, Hegoekialdera, Aizkorrira doan gandor ikusgarria.

Aizkorrirako ibilbidea, arroka arteko pasabideak eta belardietako bidezidorrak txandakatzen doa. Ia ezabatuta dauden pintura batzuk makatzen dute norabidea, dena dela, jende asko ibiltzen den tokia izanda errez jarraitzen da bidea. Ez da zaila baina toki batzuetan adi ibiltzea komeni da.

Gangor ondotik gora-behera goazela tontorretik tontorrera egiten dugu bidea, , Iraule (1.507 m.) (11:12), Aketegi (1.551 m.) (11:40), Aketegiko Erpina (1.548 m.) (11:48) eta bukatzeko, Aizkorri (1.523 m.) (12:12).

Edo zein momentuan utzi dezakegu gailurretako bidea Urbiara jaisteko, gure taldean batzuk Arbelaitz bertatik jaitsi dira eta beste batzuk Aketegitik.

Behin Aizkorrin (ermita eta aterpea), jaitsierari ekin diogu ekarri dugun norabidea mantenduz (Ez Urbia aldera) Oltzako zelaira joateko. Adi egon behar dugu, 10 bat minutu jaisten daramagunean bidearen gakoa den bidegurutze batera iritsiko gara (12:33), ezkerreko bidea San Adrian kobara doa zuzenean, guk eskumako bidea hartu behar dugu, Zamarraundi plataformara doana, (Arabarren bidea deritzona). Beste 10 minutu bide honetatik goazenean, pagadian sartu garelarik, (12:47) hito bat daukagu eskumara bidezidor bat markatzen duelarik, bertatik jaitsi gara Oltzako belardietara.

Zelaitik goazela Aizkorriko maratoiaren marra horiak dauzkagu, eta hauei jarraituz, eskuma aldera (Ipar-mendebalde) Urbiako fondara ailegatu gara (13:42). Itxita dago. Arantzazura jaistea falta zaigu bakarrik, (14:35).

Sindika tabernaren terrazan elkartu gara taldeko guztiok, eta bertan bazkaldu. Menua 14,3 €, bazkari korrientea prezio horretarako, ardoak, bai gorria , bai beltza, nafarrak. Paperezko mantela eta esku zapiak. Kafeak eta patxaranak Pintadon gonbidapena bere urtebetetzea pasa delako.

Powered by Wikiloc