Lurraldea Gipuzkoa
Mendikatea Aralar-Otsabio
Altuera 814 m.
Kokapena 43.08548,-2.04573
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak
Ibilbidea egindako eguna 2019-01-15
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Lizartza
Ibilbidearen helmuga Lizartza
Denbora igotzen 1:43 h.
Denbora guztira 4:00 h.
Distantzia 13,2 km.
Igoera desnibela 810 m.
Jeitsiera desnibela 810 m.

Laparmendi

  • Eibartik irteera: 8:00etan
  • Parte-Hartzaileak: Josetxo, Julián, Iñaxio, Garate, Pintado, Ángel, Roberto, Mari Carmen, Joserra, Andoni eta Agustín.
  • Autoak: Roberto, Iñaxio eta Josetxo.

8:00etan abiatu gara Eibartik Lizartzara joateko. Ibilaldi zirkularrari Elizaren atzealdean “Asuraldea” bezala markatuta dagoen pista batetik ekin diogu, goizeko 9:02 dira. Ateri dago baina zerua nahiko lainotuta. Pistatik aurrera egin dugu, bidegurutze guztietan gorako aukera hartuz. Oinez hasi garela ia ordu erdi pasa ondoren (9:27), bide gurutze batera iritsi gara, metro batzuk aurrerago, gure eskumara, baserri bat daukagula, ezkerrera jo dugu baserrira heldu baino lehenago pistatik gorantz jarraituz, eta igoera erosoaz gozatzen segituz. Ordubete eta hogei minutu oinez daramaguenean (10:23) eta 710 metroko altura harrapatu, bidegurutze batean, norabidea aldatu egin dugu ezkerrera egiteko, eta berehala Austoketako lepora iritsi gara (10:28). Mendiaren bizkarrean aurkitzen gara.

Ezkerrera jo dugu harrizko mendi kordaletik barna, Austokietako Gaina (780 m) (10:35) pasatu ondoren, Laparmendi (814 m) (10:45) mendiaren tontorrean gaude. Nahiz eta, harkaitzezko mendi bizkarra oso zoru irregularra izan, ehizarako postu ugari daude gangorretik zehar.

Zerbait jan ostean, berriz lepora jaitsi gara etorri garen tokitik, eta handik aurrera jarraitu, norabidea mantenduz, mendi bizkarra utzi gabe, igoera labur bat egin ondoren Muñobil (Otsabio) (801 m) (11:38), tontorrean gaude.

Ekarri dugun norabidea mantenduz ekin diogu jaitsierari garbi ikusten den bidezidor batetik, bidegurutze batera ailegatutakoan marra zuri-horiak ezkerrera egiten dute, guk aurrera egin dugu basoan barna doan bidezidor batetik. Beherago berriz bat egin dugu marra zuri-horiak daukan pistarekin, hurrengo bidegurutzean (11:45), utzi egin behar dugu (Ezkerretik Altzora doalako), eta eskumara hartu. Bidea hasieran nahiko garbi egon arren, izeidi batean sartzen denean desagertzen doa, norabidea mantenduz egin dugu aurrera eta mendi bizkar leun batekin bat egin dugunean beherantz egin dugu bertatik, harresi zahar bat eta pista bat aurkitu arte (12:10), hemen eskumara hartu dugu. Pista honek sigi-saga luze batzuk eginez jaisten doa herrira iritsi arte, Lizartza (13:02). Eguna aurrera egin ala garbitzen joan da, orain zeharo oskarbi dago.

Herriko iturrian freskatu ostean, bazkaltzera Leaburun dagoen Leaburu ostatura joan gara. Kafea barne daukala 11€ko menua eskaintzen dute, kalitatea nahiko justukoa, gainera, baten baino gehiagotan janariak berotzeko eskatu behar izan dugu. Menutik aparte eskatu ditugun urteko ardoekin eta patxaranekin, 15 €tan gelditu da pertsonako.

Powered by Wikiloc