Lurraldea Gipuzkoa
Mendikatea Aralar
Altuera 1413 m.
Kokapena 43.00503,-2.06398
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Ganbo
Ibilbidea egindako eguna 2015-12-03
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Larraitz
Ibilbidearen helmuga Larraitz
Denbora igotzen 2:35 h.
Denbora guztira 5:00 h.
Distantzia 13,6 km.
Igoera desnibela 1120 m.
Jeitsiera desnibela 1120 m.

Ganboa

  • Irteera Eibartik: 7:30
  • Parte-hartzaileak: Julian, Angel, Pintado, Andoni, Roberto, Moya
  • Autoak: Roberto, Andoni

Eguraldi ona daukagu baina mendi gailurretan haizea indartsu dabil eta horrek hotzaren sentsazioa areagotu egingo digu. Larraitzetik hasi gine oinez Txindokiko bide normala hartuz 8:30etan, iturria pasa ondoren daukagun aldapa gaindituta Zirigarte lepoan gaude (9:35), hemen Txindokira doan bidea utzi eta eskumara joko dugu Igaratza aldera, seinaleak dauzkagu. Bide-txindorrari jarraituz Alotzako belardietan sartzen gara, bere izeneko iturrira iritsitakoan Igaratzako bidea laga eta ezkerrera joko dugu (Ekialdera), zelaiak zeharkatuz (ez dago bide garbirik) Ganbo Txiki-rantz (1.375 m) (10:40). Haizea gogor dabil eta harkaitz artean bilatu egin behar izan genuen babesa.

Ganboara joateko norabidea mantendu egin behar dugu, haitz artean bide egokiena topatuz , laster gaude tontorrean, Ganboa (1.413 m) (11:05).

Bide berdinetik ez itzultzearren Muitzetik jaistea pentsatu dugu, horretarako Ipar aldera hartzen dugu, Uzkuiti.rantz. Laster taldea zatitu egiten da, Andoni eta Angel zuzenean Muitze aldera, norabide berdina Moyak hartzen du, baina Txindokira joateko asmokin, inoiz egon gabe dagoelako, eta beste hirurak, Julianek, Robertok eta Pintadok, Uzkuiti (1.335 m) (11:40) igotzen dute. Muitzeko jaitsieraren hasieran denok batzen gara Moya izan ezik, Txindokira joan delako. Jaitsiera nekagarri egiten zaigu lurra bustita dagoelako.

Larraitzera ailegatzen ari garela (13:30), Moyak gurekin bat egiten du, benetan azkar egin duela ostera osoa.

Larraitz Gain jatetxea”n bazkaldu genuen, menua 12€tan, nota ONDO ipini genion, nahiz eta arroza gehiegi eginda atera. Bazkal aurreko ardoekin eta patxarenekin 16€ pertsonako.

Powered by Wikiloc