Lurraldea Gipuzkoa
Mendikatea Aizkorri
Altuera 875 m.
Kokapena 42.99200,-2.31373
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2016-04-21
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Zerain
Ibilbidearen helmuga Zerain
Denbora igotzen 2:00 h.
Denbora guztira 4:00 h.
Distantzia 14,6 km.
Igoera desnibela 860 m.
Jeitsiera desnibela 860 m.

Arranoaitz

Irteera Eibartik: 8:30etan

Parte-hartzaileak: Julián, Ángel, Moya, Roberto, Arrate, Garate

Autoak: Roberto, Angel.

Zeraingo plazatik irten gara (9:15) GR-34aren marrei jarraituz Arantzazuko norabidean, hasieran bidea nahiko urratuta dago baina laster bide eroso baten sartu gara, baso autoktono baten barne. Arrola-Berri baserria zeharkatu eta asfaltotako bide bati jarraituz Arrola lepora iritsi gara. Bertatik GI.3261 errepidea pasatzen da. GR-34ri segituz, Urrusti baserria eskuman lagata, pinudi batetik igo eta gero, belardi zabal batera ailegatu gara, bertan txabola batzuk, Arranoaitz lepoa dugu (10:55). Bertan zerbait jaten gelditu gara.

GR-34a utzi eta eskumara jo dugu aldapa gogor eta garbi batetik tontorrera heldu arte Arranoaitz (875 m) (11:30). Mendi bizkarretik jarraituz Arripillata (864 m) (11:30) mendira igo gara. Bertan Eibarko Deporren buzoi bat dago. Ez dugu horren arrazoia ezagutzen.

Berehala Oamendiko muinoa pasa eta lepo batera jaitsi eta gero, berriz igotzeari ekiten diogu, laster gaude Eluztizain.eko tontorrean (809 m) (11:48).

Pinuditik jaitsi gara lepo bateraino (12:04), hemen eskumara jo eta pista zabal batetik burdin meatze aldera abiatu gara, meatokiko trenbidetik pasa eta interpretazio etxera iritsi gara. Bazkaltzeko aholkua eskatu diogu bertako langile bati eta Zeraingo Ostatu jatetxea gomendatu digu. Marianito edateko gogoz ailegatu gara Zerainera (13:15).

Ostatun bazkaldu dugu, menua 13 €, janaria eta zerbitzua onak, mantela eta eskuzapiak telazkoak, ardoa Homenaje. Oso ona.

Postdata: Egun honetan Pintadok eta Andonik kale egin zutenez, hurrengo zapatu goizean joan ziren txango berdina egitera, Julianek eta Robertok lagunduta. Zerainen bi ardo kroketekin eta etxera bazkaltzera.

Powered by Wikiloc