- Irteera Eibar/Ermua: 9:13 h.
- Parte-hartzaileak: Pintado, Andoni, Julián, Josetxo, Iñaxio, Roberto, Mari Carmen, Arrate, Garate, Moya eta Angel. Txurruka Ixuan batuko da eta Lizarriturri bazkaltzera Arraten)
Trena hartu dugu goizeko 9etan Eibartik Ermura joateko eta geltoki bertatik hasi gara oinez (9:13), gorantz, anbulatorio aldera doan errepidetik, laster (9:20) gure ezkerrean ikusten dugun bidezidor batetik abiatuko gara, aldapa pikoak Artarrai.ra (406 m) (9:40) garamatza. Bere buzoi berezia bidezidorretik metro batzuk eskumara gelditzen da. Igoerekin jarraituz pista batera iritsi gara eta gora eginez Elorreta Goikoa baserrira hurbildu, hau ezkerrean utzita, lurrezko pistatik altura hartzen segitzen dugu, honek laster ezkerretara egiten du eta pista hau utzi gabe Urresti.ko (10:25) lepora ailegatu gara. Mendi gandorrean gaude, eskumara hartu eta bidezidorra utzi gabe Urko.ko (795 m) (10:45) tontorrera heldu gara. Eguraldi oso garbia daukagu eta Gipuzkoako eta Bizkaiko mendi nagusiak gure aurrean ikus ditzakegu.
Jaisteko, Eibar aldera doan bidea hartu dugu (Hego) eta ezkerrerajotzeko, Ixua.ko norabidea erakusten duen karteltxo bati kasu eginez, lagatzen dugu (11:00) langatxo bat pasatuz. Bideak Ixua.ko mendatera garamatza eta hau gurutzatuz errepide batek Usartzara igotzen gaitu, hemen iturria eta mahai batzuk dauzkagu, gunea pasa eta berehala bide gurutze baten gaude, ezkerretara doan pista hartu eta 20 bat metro aurrerago, gure eskuman, pinudi baten gorantz egiten duen bidezidorra hartu dugu Akondia.ko (749 m) (11:55) tontorreraino.
Arrate aldera doan mendi bizkarretik (Ekialde) abiatu gara, eta hau galde gabe, belardietatik zehar, pista bat gurutzatu ondoren Aizketa.ko (709 m) (12:10) buzoian gaude. Norabidea mantenduz bidezidorrak pista batera jaitsi gaitu eta honek, dakargun norabidea aldatu barik, Arraterantz garamatzan errepidera, bertan gara 12:40etan.
Orain dela ia 4 urte Euskal herriko 100 mendiko zerrenda bat betetzea helburu jarri genien gure buruei eta Urko mendiekin lista hori bete dugu, hori dela eta bazkari berezi batekin ospatzera goaz “Tiro Pichón” jatetxean.
Bazkaldu ostean, Kantabria jatetxe ondoan berantz hasten den Orbe.ko pistatik jaitsi gara Eibarrera. 1:15 ordu barru Klub Dertiboko atarian gaude.