Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Itzaga
Altuera 1360 m.
Kokapena 42.71225,-1.42991
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2017-05-17
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Ardanaz
Ibilbidearen helmuga Ardanaz
Denbora igotzen 1:35 h.
Denbora guztira 4:20 h.
Distantzia 13,5 km.
Igoera desnibela 1110 m.
Jeitsiera desnibela 1110 m.

Itzaga

  • Eibartik irteera: 7:30 etan
  • Parte-hartzaileak: Pintado, Andoni, Julián, Garate, Roberto, Mari Carmen, Iñaxio, Agustin
  • Autoak: Julián eta Roberto

Eibartik 7:30etan aterata Iruña aldera abiatu gara Huescara doan autobia hartzeko, Aoiz-Agoitz-eko irteera hartu eta Ardanatz-era jo dugu. Herria gurutzatu behar dugu edo bere eskumatik doan pista batetik saihestu harrizko arku baten barruan dagoen iturri batera ailegatzeko, bertan kotxeak aparkatu ditugu.

Mendi aldera hasi gara oinez (hegoaldera) (9:05) iturria ezkerrean lagatzen duen pista batetik, laster (9:10) hito batzuk ikusi ditugu, hauek tontorreraino eramango gaituzte. Hasieran pista-bidea labore soroen ondotik doa gero , bidezidor bihurtua, basoan barrena goiko zelaietara igotzeko. XI edo XII. mendeko den San Miguel ermita erromanikoaren ondotik pasatu gara tontorrera iritsi baino lehenago, Itzaga (1.360 m) (10:40). Igoera samurra izan da, altuera poliki irabazten duen mendi bide ederretik, gozatzen diren horietakoa.

Mendi bizkarretik egin dugu aurrera (Hego-ekialde) beste gailurretik pasatzeko, , Ganbella (1.256 m) (11:10), hemen zerbait jan-edateko gelditu gara, eta Santa Agata (1.208m) (11:37). Ibilaldiak mendia inguratzen duten haranen ikuspegiarekin gozatzeko aukera ematen digu. Goi lainoak ditugu, baina ez dute enbarazurik sortzen.

Bide desberdinak bilatzen ibili gara itzultzeko, baina denak itxita ziruditen, horrela, etorri garen bide berdinetik bihurtu gara. San Miguel ermitatik pasa ondoren (12:30), goranzkoan ekarri dugun bidezidorra hartu dugu jaisteko. Pistara ailegatu eta gutxira hito bat gure eskumara markatzen duen bidetik jo dugu (13:05) aldaketa txiki bat egiteko itzultzeko bidean, iturrian berriro 13:35etan.

Bazkaltzera Ekai herrira joan gara, Hotel Ekai jatetxera, han Lizarriturrikin bat egin dugu, bera Ugarra (854 m) mendian ibili da. Menua 11,8 €tan dago, ardo nafarrakin eta mantela eta eskuzapiak telazkoak. Menua oso ona da eta zerbitzua ere bai. Tabernan hartutako zurrutekin, kafeekin eta patxarenekin 16 €tan jarri da bazkaria.

Powered by Wikiloc