Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Lindus
Altuera 1220 m.
Kokapena 43.02945,-1.35985
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2014-05-27
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Auritz
Ibilbidearen helmuga Auritz
Denbora igotzen 1:45 h.
Denbora guztira 4:00 h.
Distantzia 15,5 km.
Igoera desnibela 624 m.
Jeitsiera desnibela 624 m.

Lindus

Auritz Burguete aldera irten ginen Eibarretik goizeko 7 1/2etan , eguraldi ona laino batzuekin, arratsalderako euria dago iragarrita, baina, gaurkoan ere, ez dute asmatuko. Julian, Garate, Pintado eta Andoni abiatzen dira, azken honen kotxean.

Auritzen (9:30) , Urkiagarantz doazen GR11ren markak jarraituz oinez hasiko gara. Hasieran pagadi ederrak eta goiko aldean belardi zabalak zeharkatuz Atoloztiko lepora ailegatuko gara (10:50) . Hemen eskumara joaz Azpegi eta Ibañetarantz doan GR12tik abiatuko gara. Bidea suabe gorantz doa eta bere ezkerretara Lindus mendia aurkitzen da, atzetik buelta emanda igotzen gara, laster gaude tontorrean.. Lindus (1.220 m) (11:15). Bertan gazteluaren arrastoak oraindik garbi darraite Nafarroako eta Behe Nafarroako mugak gogoratuz.

Ataloztiko lepora itzultzen gara eta han Urkiagara doan GR11tik jarraituz Aldaparriko lepora ailegatzen gara (12:00), hemendik, aurrera joaz mendi bizkarretik, laster gaude Mendiaundiko tontorrean (12:10), mendi bizkarra utzi gabe berehala Menditxipin (12:25), eta gerotxoago harrizko tontorra duen Mendixurin (12:35).

Berriz mendi bizkarrera jaitsi eta lehengo norabideari segituko diogu, laster bidea ixten da eta han ezkerretara behera joko dugu garbi ez dagoen bidezidor batetik, bide zabal batekin topo egin arte, hor eskumara joko dugu. Kurba itxi bat pasa ondoren gure eskumara doan beste bide bat hartuko dugu, bide honek zuzen garamatza Auritzera (13:3) .

Eguraldi onekin bukatu dugu txangoa, hasi 8ºkin eta 20ºkin bukatu. . Txikipolit jatetxean bazkaldu dugu, menua 15€ baina ona izan da, zerbitzu eta tokia egokiak.

Powered by Wikiloc