Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Atuzkarratz
Altuera 1583 m.
Kokapena 42.85872,-0.97184
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Peñablanca
Ibilbidea egindako eguna 2018-06-08
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Izaba
Ibilbidearen helmuga Urzainki
Denbora igotzen 2:22 h.
Denbora guztira 4:49 h.
Distantzia 14,5 km.
Igoera desnibela 936 m.
Jeitsiera desnibela 991 m.

Kakueta

SARRERA:

Hiru eguneko irteera egiteko Ekainak 6an atera ginen Eibartik goizeko 7etan Izaba aldera, mendi hauek igotzeko asmoz, Larratza (1), Baines (2) eta Kakueta (3). Guztira 13 lagun, Ángel, Pintado, Roberto, Mari Carmen, Garate, Iñaxio, Julian, Moya, Joserra, Andoni, Agustin eta Josetxo. Taldea Lizarriturrik osatzen du, honek bere programa du eta bere kabuz ibiliko da:

Joserrak, Andonik, Angelek eta Garatek ipintzen dituzte autoak. Lizarriturrik berea darama.

Txiki-n hartu dugu ostatu, pentsio erdia, 37€ eguneko eta pertsonako, gosaria eta afaria barne, aurrekoan baino 2 € merkeago. Azkeneko egunean Diegok, bertako jabeak, bi botila patxaran oparitu dizkigu. Janarien kalitateekin eta zerbitzuekin pozik irten gara.

Eguraldi txarragatik, lehenengo eta bigarren egunetan guk eramandako janariak Txiki ostatuan jan ditugu, ez digute eragozpenik jarri, solik, menuak emateari bakatu arte zain egon behar ginela. Azkeneko egunean Hotel Isaba-n bazkaldu genuen, menua 16€, kafeekin 17,2 €..Oso arrunta iruditu zitzaigun ordaindutako preziorako.

Izaba-tik irteera: 8:41etan

Izabatik oinez irten gara Hego aldera (8:41) eta Eska gainean dagoen zubia pasa eta bertan, gure eskumara, GR-11 eta Idoia santutegiko bidea hasten dira, bertatik jo dugu eta, berehala, bidea bitan banatzen da, GRa utzi eta ezkerrera hartu dugu pista batetik, Berangaga bezala ezagutzen da bide hau. Honek eroso garamatza gorantz, hasieran pagaditik, gero belardiak eta berriz baso barruan garenean Desbrobide (9:56) bezala ezagutzen den bidegurutze batera iritsi gara, seinale-tantaia, hemen, hasieran lagatako GR-11kin bat egiten dugu. Orain GRari jarraituz, basoa bukatzen denean, Saitsederra (10:10) lepora ailegatu gara, orain GRan segitu dugu zelai zabalez gozatzen .

Pista batera heldutakoan Peñablanca lepoan gaude (10:35), seinale-tantaiak, hemen GRa utzi eta ezkerrera egin dugu belardietatik gorantz egiteko, bide garbirik gabe gora egin dugu tontorrera iritsi arte, Kakueta (1.583 m) (11:04).

Gero aurrera egin dugu mendi bizkar belartsu zabaletik (Hego-ekialde) , eta jaitsiera txiki baten ostean Largintia (1.559 m) (11:26) mendia igo dugu, honen ostean, aurrerago Santa Bárbara (1.478 m) (11:54), orain jaistea solik falta zaigu. Hasieran bizkarrari segituz bide batekin bat egin arte, hemen, ezkerrera hartuz, berantz jo dugu zelaietatik (Ipar-Ekialde), Erronkari aldera doan pista batekin topo egin arte. Pistatik beherantz goazela argi ibili behar dugu, zer, Urzainki herriaren parean gaudenean, pista laga eta ezkerretara hartu behar dugu gutxi ibilitako bide batetik, Urzainki (13:30).

Azkeneko bide puska hau oso bustia eta belarrez eta sasiez nahiko itxita topatu dugu, hori horrela, Agustin labaindu egin da eta orkatila bihurritu. Izabako mediko zentrora eraman dugu, oso ondo artatu gaituzte, baina, X izpiak ez dutenez, ezin izan diote diagnostiko on bat egin.

Lizarriturrik mezu bat bidali digu esanez Izabe (1.565 m) mendiara igo dela .

Bazkal ostean Eibarrera itzuli gara. Mendaroko ospitalean Agustini perone eta lotailuen haustura diagnostikatu dizkiote. Luze joko du errekuperazioak. Bukaera tristea, osterantzean oso ederrak izan diren, hiru egun hauentzako.

Powered by Wikiloc