Lurraldea Gipuzkoa
Mendikatea Aloña
Altuera 1320 m.
Kokapena 42.99445,-2.39226
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Botreaitz
Ibilbidea egindako eguna 2014-06-12
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Arantzazu
Ibilbidearen helmuga Urteagagain (Oñati)
Denbora igotzen 2:30 h.
Denbora guztira 4:10 h.
Distantzia 11,5 km.
Igoera desnibela 836 m.
Jeitsiera desnibela 1071 m.

Buetraitz

Orain dela denbora gutxi Angel izterrondoko etenetik operatu egin dute, oraindik ezin du mendira joan , baina hasita dago kotxea hartzen, hau aprobetxatuz, gaurko mendi irteera trabesi moduan antolatu dugu, horrela, Arantzazutik abiatuko gara Urteagagainean (Oñati) bukatzeko. Angelez gain, Julian, Garate eta Andoni joan dira. Eibartik 8:30etan irten eta 9:20etan oinez hasi gara, eguraldi ona eta 10ºko tenperatura. Angel bertan gelditzen da pasieran, eta perritxikoetan bide batez. Eliza pasatu eta, berehala, gure ezkerretara markatura dagoen bideari ekingo diogu, Gandiaga Topagunearen gainetik pasatuko gara eta laster, markak jarraituz, DurokoTxaboletan aurkituko gara (9:50) . Gure igoerari jarraituko diogu Bizkorniako lepora iristeko(10:30), horretarako, lehenago, Urbira doan bidea eta Artzanburu mendia gure eskumara utziko ditugu. Azkeneko aldapetan sargori puntua izan dugu.

Lepoan gaudela, gure eskumara Artzanburu mendia dakusagu eta gure ezkerrean Gorgomendiraino eramango gaituen Aloña mendi katea. Lehenengo mendia Arriurdin (Biozkornia) (1.274 m) (10:30) izango da, hemendik aurrera gailurretik doazen markak jarraituko ditugu, eta gora eta behera ibiliaz mendi katea zeharkatuko dugu, Akatiz(1.295 m) (11:15), Buetraitz(1.320 m) (11:50), Gurutzezahar (1.286 m) (12:05), eta azkenean Gorgomendi (1.245 m) (12:20).

Norabidea mantenduz goitik behera ekingo diogu eta errez ailegatzen gara Urteagagainera (13:30), bertan daukagu Angel zain, ez ditu perritxikorik aurkitu. Gailurrean eguraldi oso ona izan dugu, baina goitik behera gatozela izugarrizko beroa pasa dugu. Tabernan sartu eta kanpotik eta barrutik freskatu gara.

Bazkaria ona izanda, 8bateko nota, menua 12,5 €, baina ardo gorri nafarra 14 € kobratu digute botilako, eta horrek aurrekontu guztiak puskatzen ditu , azkenean kafe eta patxaranekin 23€ pertsonako, gasolina aparte.

 

Powered by Wikiloc