Artzanburu

Eibartik irteera: 8:30etan

Parte-hartzailaeak: Julián, Iñaxio, Garate, Pintado, Arrate, Roberto, Mari Carmen, Josetxo, Javi Ávila, Agustín, Julen eta Andoni.

Txurruka ere gurekin dator, baina Aloñara joango da bere kabuz. Bazkaltzeko elkartuko gara ostera ere.

Autoak: Roberto, Josetxo, Garate eta Iñaxio

Arantzazutik hasita zirkular bat egingo dugu, Arkaitz, Urrabiatza/Errikoaitza eta Biozkorna/Harriurdin mendietatik pasatuz, gaurko helburu den, Artzanburu tontorretik igaro baino lehenago.

Arantzazun dagoen Sindika taberna ondotik ekin diogu txangoari (9:05) Goiko-Benta hostal aldera joanez. Hemen, Gandiaga Topagune gainetik pasatuko den, pintura hori-zuri- gorriekin markatuta dagoen bidea hartu dugu. Guk jarraituko dugun bidea pintura gorri-zuriekin markatutako GR-120 izango da.

Marra hauei jarraituz, bide zabal batetik gorantz eginez, hiruzpalau artzain-txabola dauden Duru deritzon gunera heldu gara. GR-120ri eutsiz, alertze baso eder baten barrenetik gorantz eginez, goiko belardietara ailegatu gara, aurrera segi eta, laster, lepo baten dagoen bidegurutzera ailegatu gara (1.055 m.) (9:53).

Puntu honetan, markatutako bidea utzi eta ezkerrera egin dugu, Ipar aldera, zuzen jotzeko, orain gure aurreran daukagun, Arkaitz mendiaren haitzezko piramidera. Erdia aldean dakusagun belarrezko arrakalatik egin dugu gora zuzen, eta horrela, eragozpenik gabe iritsi gara tontorrera, Arkaitz (1.312 m.) (10:30).

Oraindik laionak lagatzen digu mendi altuenak ikusten, baina azkar dator gorantz, eta laster irentsiko gaitu.

Gure helbururantz joateko mendiaren bizkar gainetik aurrera egin behar dugu, Aizkorri aldera (Ekialde). Gora eta behera eginez, modu errazean, Urrabiatza/Errikoaitza (1.265 m.) (10:45) etaBiozkorna/Harriurdin (1.275 m.) (11:05), tontorretik igaro ondoren, Biozkorna lepora jaitsi gara (11:22),bertan, berriz, GR-120rekin bat egin dugu, berari segituz metro batzuk behera egin dugu, Hego aldera; berehala ezkerrera hartzeko eta gorantz egiteko ekarri dugun norabidea berreskuratuz, gorago eskumara biratu Hego aldera joateko eta eguneko azken aldapari zuzuen ekiteko, Artzanburu (1.365 m.) (11:41).

Honez gerolainoak dena estaltzen du, ez da ezer ikusten.

Beherako bidea, lainopean oso lagun garri izango diren, mugarriekin markatuta dago. Beti Hego-mendebalderako norabidea mantenduz, zelaietatik beherantz eginez errez egin dugu bat Urbiara doan bidearekin (PR-GI-3006, Urbiako Xenda, marra zuri-horiak), ezkerrera hartu dugu. Igoera suabe batek Iferrutz (1.249 m.) (12:10) lepora eraman gaitu, eta hemendik ekin diogu Urbiako zelaietarako jaitsierari.

Bideak Urbiako Fondara garamatza, baina guk, azkarrago joate arren, lehenago eskumara egin dugu, eta horrela, Fonda eta Elorola lepoa bitartean dagoen Andramari ermitara jo dugu (12:30), hemen eskuma hartu eta berehala gaude Elorolako lepoan (12:33), (Urbira sartzeko pasabide arruntena). Bide markatuari segituz jaitsi gara Arantzazura (12:33).

Sindika tabernan zerbait edan eta gero, Arantzazu hotelera abiatu gara bazkaltzera, 15€ko menua daukate, urteko ardoekin. Pozik irten gara. Kafeak eta patxaranak Iñaxiok ordaindu ditu bere urtebetetzea pasa delako.