Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Axuria
Altuera 758 m.
Kokapena 43.25577,-1.57013
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Peñaplata
Ibilbidea egindako eguna 2015-07-09
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Zugarramurdi
Ibilbidearen helmuga Zugarramurdi
Denbora igotzen 1:15 h.
Denbora guztira 3:30 h.
Distantzia 10,5 km.
Igoera desnibela 785 m.
Jeitsiera desnibela 785 m.

Arxuria

Zortzi lagun abiatzen gara txango honetara goizeko 7:30etan Eibartik. Julian, Garate, Pintado, Roberto, Mari Carmen, Andoni, Joserra eta Angel, azken bi hauek daramatzate autoak.

Bidai eroso baten ostean laster gaude Zugarramurdin eta 8:25etarako oinez hasita gaude. Gaur ere ibilaldi zirkular bat egitera goaz, horretarako herria hego aldera zeharkatuko dugu eta Ibañetako lepora doan bidea markatzen duen kartel bat ikusiko dugu, markatutako bide hau hartuko dugu.

Ordu erdian bidegurutze batera ailegatuko gara (8:55) ezkerretara jo eta gorantz emeki doan bideari jarraituko diogu, laster iristen gara Ibañetako lepora(9:05), zutoin batek markatzen du. Hemen eskumara joko dugu igoerarekin jarraitzeko eta, bide garbi bati segituz, erraz heltzen gara tontorrera, Arxuria (758m) (9:40). Eguraldi ona aprobetxatuz zerbait jan-eran eta argazki batzuk atera genituen.

Txangoarekin jarraitzeko, jaitsiera etorri garen bidetik hasiko dugu, baina tontorretik 20 bat metrotara bidea utzi eta eskumara jo behar dugu oso bertikal dagoen kanal batetik, Arxuriak hegoaldean dituen paretak, jaisteko. Eskuak erabiliz erraz egingo dugu behera.

Orain, eskumara jotzen (ipar aldera) beherantz doan bide bat aurkituko dugu, Arxuriaren haitzak gure eskuman utziz. Belardietatik doan bideari jarraituz, beti ipar aldera hartzen badugu, galdu gabe Sarako leizetara jaitsiko gara (11:00).

Hemendik Zugarramurdira joateko bide zabal eta ondo markatua daukagu, pagadi zabal batzuen barrenetik.

Zugarramurdiko kobak bisitatuz amaitutzat ematen dugu gaurko ibilaldia (11:55).

Herria bisitatu eta taberna baten zerbait edan genuen, baina bazkaltzeko gure gustuko tokirik ez genuen ikusi, jantoki guztiak turistendako daude antolatuak, eta gure buruak ez ditugu multzo horretan ikusten, horrela gauzak, autoak hartu eta Berara abiatu ginen, aurretik ezagutzen dugun Zalain jatetxera.

Hemen ondo jaten da, aukera asko 11€ko menu batean, kafeak barne. 2 botila Iñurrieta ardo gorriekin eta 4 patxaran kopekin, 15 €tan jarri zen jator-ordua.

Powered by Wikiloc