Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Leire
Altuera 1356 m.
Kokapena 42.64459,-1.19561
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2017-04-06
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Leire
Ibilbidearen helmuga Leire
Denbora igotzen 3:00 h.
Denbora guztira 4:15 h.
Distantzia 13 km.
Igoera desnibela 946 m.
Jeitsiera desnibela 946 m.

Arangoiti

  • Eibartik irteera: 7:00etan
  • Parte-hartzaileak: Pintado, Andoni, Julian, Garate, Iñaxio, Roberto, Mari Carmen, Jose, Agustín, Angel.
  • Autoak: Angel, Garate.

7:30tan irten gara Eibartik Iruña aldera, han Huescarako autobia hartu eta Esan Leireko monasteriorantz jo dugu.

9:15ak dira oinez hasi garenean, aparkalekutik senda bat zuzen abiatzen da Leireko mendilerroren paretetara, bertatik gorantz goazela gure alboetan pista batzuk uzten ditugu eta 20 minutu oinez garamatzala hitoak dauzkan bidegurutze batera ailegatu gara (9:36), hito batzuk aurrera markatzen dute eta beste batzuk, berriz, eskumara. Eskumatik goaz, “cañada de los roncaleses” deritzon bidetik, han-hemenka marra zuri-gorriak, bidea garbi doa gorantz La Cerrada atakara heldu arte (10:15). Hemen eskumara (Ekialde) jo dugu, belardietan barne, bide zabal batetik eta gure eskuman hitoak ikusten ditugunean, bidea utzi eta hitoei jarraituz Paso del Osora iritsi gara (10:40). Sekulako zuloa harrizko mendi-bizkarrean, bertatik Esako urtegia ikusten da, beteta sasoi honetan.

Etorri garen tokitik aurreko atakara itzuli gara baina orain aurrera jarraitzen dugu (Mendebalde) mendi bizkar ondotik doan bide-txurrari jarraituz, aldapa motz bat igo eta gero, Kastellar (1.293 m) (11:10) mendiaren puntara heldu gara. Burdinazko gurutze batek ongi etorria ematen digu. Eguraldia ona da baina haize hotzak abaroa bilatzera derrigortzen gaitu zerbait jan-edaten dugun bitartea.

Aurrera jarraitu dugu norabidea mantenduz mendi bizkarretik doan sendatik, oso toki ezberdinetik pasa eta gero( belardiak, basoak, arrokak) Arangoiti (1.356 m) (12:15) mendi-tontorrera iritsi gara. Izugarrizko antenek eta hainbat eraikinek mendi gain osoa suntsitu dute. Dena dela bista ederrak dauzkagu hemendik, besteak beste, parean ditugu Aragon ibaiak zeharkatzen duen Berduneko sakana eta Esako urtegia. Hemen ere, haize hotz eta takarra daukagu.

Jaitsierari ekiten diogu ekarri dugun bidetik itzultzen (Ekialde), 30 minutu daramagunean El Fallar atakara iritsi gara (12:50), hau da lehenengo aukera garbia daukaguna eskumara jotzeko eta Leirera jaisteko, mendi-bizkarra utzi eta zuzen behera egiten duen bide-txingorretik (Hegoa) pagadi baten sartu gara. Senda bide bihurtzen da eta zuzen Leirera garamatza (13:30).

Hemen ez dabil haizerik eta tenperatura atsegina da. Aldatu eta Liedenara joan gara bazkaltzera, Hostal La torrera.

Menua 12€tan oso ondo dago. Plater asko aukeratzeko, mantela eta eskuzapik telazkoak eta Liedenako ardo gorri nafarra. Kafeekin eta patxaranekin(2,75) 15€tan jarri da.

Powered by Wikiloc