Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Pirinioak
Altuera 2446 m.
Kokapena 42.91941,-0.72750
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2014-09-14
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Linzako aterpetxea
Ibilbidearen helmuga Linzako aterpetxea
Denbora igotzen 3:00 h.
Denbora guztira 5:20 h.
Distantzia 17 km.
Igoera desnibela 1410 m.
Jeitsiera desnibela 1410 m.

Hiru Erregeen Mahaia

Txikin goizeko 7etan eman digute gosaria, normala. 7:30etan autobusera eta 8:15etako Linzako aterpean aurkitzen gara oinez hasteko prest. Eguraldi ona daukagu. Bezperako lagun berdinak goaz, ez da bajarik izan. Gaur ere Txurrukak bere txango pertsonala egingo du Lapaquizara joaten. Denok batera joan gara Linzako leporaino (9:30). Laino sare batzuk dakusagu eta ez daukagu atzoko berorik. Bide normalari jarraituz, taldea nahiko osorik mantenduz, denok gaude Hiru Erregeen Mahaiako (2.446m) tontorrean 11:15etako. Urrutira euri lainoak ikusten hasi gara, baina inguruko mendi guztiak garbi daude. Argazkiak atera, zerbait jan eta edan eta goitik behera hasi eta berehala euri zaparrada batek harrapatzen gaitu, ez du luze iraungo eta beheko zelaietara iritsi baino lehenago berriz ateri da. 12:45ean zelaia hasten den ondoan dagoen iturburuan gaude, hemen bide normala utzi eta gorantz jotzen dugu Lapaquizako lepoaren bila (13:00). Pintado aurretik doa bide normaletik, gu baino beranduago ailegatuko da. Euriak apenas busti du belarra eta lepotik behera abiatzen gara errez, Linzako aterpean 13:40tarako gaude.

Bertan bazkaldu dugu, ez dute menurik ematen. Lehengo platera sopa edo entsalada. Bigarrena arrautzak frijituak – txistorra, gazta edo urdaiazpikoekin- eta postrea jogurta. Ostantzean ondo.

16:30etarako denok gaude autobusean, pozik goiz gabiltzalako. Baina Zumaia inguruan istripua izan dela eta izugarrizko karabanak, azkenean Eibarrera ailegatu orduko gaueko bederatziak.

Powered by Wikiloc