SARRERA:
Maiatzak 30ean Eibartik irten gara goizeko 7etan hiru egunetarako eta bakoitzean mendi bat igotzeko asmokin, (Urkulu (1), Ortzantzurieta (2) eta Adartza(3)). Hamaika lagun joan gara egitasmo honekin, Ángel, Pintado, Roberto, Mari Carmen, Garate, Joserra, Iñaxio, Julian, Moya, Joserra eta Andoni, azken hau 30ko arratsaldean elkartu da. Taldea Lizarriturrik osatzen du baina honek bere programa du eta bere kabuz ibiliko da.
Josetxok eta Robertok jarri dituzte autoak, Andonik 3.a baina ez haranzkoan. Lizarriturrik berea bere kontura doalako.
Lehenengo egunean zuzenean joan ginen Orbaitzetako Olara bertatik egiteko lehenbiziko igoera.
Ostatua Aurizberriko Haizea etxean hartu dugu, pentsio erdia 50€tan/pertsonako. Gela onak eta erosoak. Armosuak ederrak. Afariak ondo. Zerbitzuarekin eta kalitateekin gustura atera ginen.
Lehenengo eguneko bazkaria etxetik eramandakoekin egin genuen zabalik dagoen Azpegi-ko aterpean. Bigarren egunean Orreaga-ko Casa Sabina-n menua , 14 €tan, ondo, gero ostatura itzuli ginen bertan kartetan jokatzeko zerbait hartzen genuen bitartean, batzuk geletara deskantsatzera. Azkeneko egunean Haizea ostatuan, menua 12 €tan, kafeekin 14 €. Aukera gutxi eta errazio txikiak.
- Irteera: Orreaga
Orreaga-tik hasi gara oinez (9:05), Santiago Elizaren atzean dagoen parkingetik, Nabala-ra doan GRT-7.1 hartu dugu (Hego-sortaldera) eta norabidea mantenduz basotik irtendakoan GR-11rekin bat egiten duen bidegurutze zabal batera heldu gara (9:45), marradun bide guztiak utzi eta gure ezkerretara berriz basoan sartzen den bidexka bat bilatu behar dugu, Ipar-Ekialderantz, hasieran suabe gorantz doan bide ez da oso garbia, gero, gure ezkerretara alanbrezko hesi bat dugula, aldapatsu bihurtzen da goiko zelaietara ailegatu arte. Igoera pikoa bukatu eta pagaditik irtendakoan Larordokigaña (1.398 m) (10:36) hegitik pasatu dugu, eta handik aurrera bidea eroso eta garbia daukagu Ortzantzurieta (1.566 m) (11:02) mendira heldu arte . Lainoak dauzkagu, ipar aldera batik bat , baina ez du ematen eririk egingo duenik, egun ederra menditik ibiltzeko.
Pista batetik hasi gara jaisten gure Ipar-ekialdean ikusten dugun Astobizkar mendira joateko asmokin , Donibane Garazitik datozen erromesez beteta dagoen Lepoeder lepotik pasa gara eta gora egin dugu belarrezko bide batetik Astobizkar (1.469 m) (12:00) tontorreraino.
Etorri garen bidetik itzultzen gara eta Lepoeder-era iritsi baino lehen eskumara jo dugu (12:12), zelaietatik behera GR baten marrak topatu arte, gero beraiei jarraituz Ibañeta-ra (12:45) ailegatu gara. Handik erromesen bideari segituz, Orreaga-ra (13:11).
Denbora daukagunez Haizea ostatura joan gara dutxatzera, gero berriz Orreagara bihurtzeko Casa Sabinan bazkaltzera.
Arratsaldean Lizarriturrikin batu gara, berak Girizu, Mendiaundi eta Mendixuri mendiak igo ditu, eta denok batera Auritzera joan gara pasiera bat ematera.