Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Alkurruntz / Legate
Altuera 934 m.
Kokapena 43.22055,-1.50732
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2017-02-25
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Lizarmeaka (Otsondo)
Ibilbidearen helmuga Lizarmeaka (Otsondo)
Denbora igotzen 0:50 h.
Denbora guztira 3:10 h.
Distantzia 9,2 km.
Igoera desnibela 570 m.
Jeitsiera desnibela 570 m.

Alkurruntz

  • Irteera Eibartik: 7:30etan.
  • Parte-hartzaileak: Roberto, Pintado, Andoni, Iñaxio, Ángel, Julian, Mari Carmen, Arrate, Josetxo Aldalur y Garate.
  • Autoak: Garate y Josetxo.

Eibartik 7:30etan irten eta A-8 autopista hartu dugu Beobiarantz, Iruñerako irteeratik Elizondorantz joan gara, Dantxarinerako bideari heldu eta Otsondoko mendatera ailegatu baino pixka bat lehenago gure ezkerretara dagoen Orabidea errepidetik jo, berehala topo egin dugu Lizarmeaka lepoan dagoen piknik-gunearekin, bertan kotxeak aparkatu ditugu.

Orabidea errepidetik hasi gara oinez (9:15) eta hamar minutuetan (9:25) Altzolako lepoan gaude, hemen errepidea utzi eta ezkerretara jo dugu, belarditik gora Alkurruntz mendi aldera, bidezidorra marra zuri-berdeekin markatuta dago. Artxubietako zutarrietatik (menhirretik) pasa gara. Kontutan edukita markatutako bidea lehenengo Zuretako lepotik pasatzen dela, ibilaldia asko luzatuz, bidezidorra utzi eta zuzen gora jo dugu, haitzak eta tontorra gure ezkerretara lagaz, eskumatik zuzen harri artetik tontorrera iristeko, Alkurruntz (934 m) (10:05).

Jaitsiera Legate aldera (Ego-mendebalde) doan bizkarretik egin dugu, Zuretako lepotik pasa ondoren (10:32) belardi zabaletatik igoera suabe bat egin ostean Aizkoz (844 m) (10:40) mendian gaude. Norabidea mantenduz, izen bereko lepora jaitsi gara, Aizkozko lepoa (10:55), adi, hemen ezkerretara 180ºko bira egin eta pista zabal batetik Betarte lepora jo dugu (11:10) eta hemen, berriz, eskumara, tiro-gune bat zeharkatu eta maldan gora egin dugu Betarteko Harriak (823 m) (11:20) igotzeko. Tontorrean, ekialdeko haize suabe baina finetik babestuta, zerbait jan-edan dugu. Eguraldi ona eta eguzkitsua.

Bide berdinetik jaitsi gara utzitako pista hartu eta beherantz segitzeko Alkurruntz mendia gure ezkerrean lagata. Laster marra zuri-berdeak ikusiko ditugu, eta beraiek Altzolako lepora eramango gaituzte, han errepide hartu eskumarantz eta berehala heldu gara kotxeetara, Lizarmeaka (12:25). Piknik/merendero gune honetan denetik dago, mahaiak, erretegiak, iturriak, baita komuna ere.

Zapatuetan ez da izaten erraza menu merkeak topatzerik, gauzak horrela, Berako Zelain jatetxeraino jo dugu bazkaltzea. Aurretik, Berako herrian bertan pare bat txurrut egin dugu. Hemen ondo jaten da eta zerbitzu ona daukate. Asteburuko menua 13€, ardo gorri nafarrekin. Kafeekin eta patxarenekin (3€), 15,7 € pertsonako.

Powered by Wikiloc