Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Kartxela
Altuera 1987 m.
Kokapena 42.95146,-0.89060
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Lakartxela
Ibilbidea egindako eguna 2016-06-03
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Belaguako aterpetxea
Ibilbidearen helmuga Belagua aterpetxea
Denbora igotzen 1:55 h.
Denbora guztira 4:00 h.
Distantzia 11,3 km.
Igoera desnibela 870 m.
Jeitsiera desnibela 870 m.

Kartxela

SARRERA:

Ekainaren 1ean irten ginen Eibartik Izaba aldera goizeko 7etan. Hiru egunetan hiru mendi igotzeko asmoz (1. Idoia, 2. Txamantxoia, 3. Kartxela). Guztira 12 parte-hartzaile gara: Julian, Angel, Pintado, Roberto, Mari Carmen, Garate, Joserra, Txurruka, Iñaxio Abanzabalegi, Moya eta Andoni; taldea Lizarriturrik osatzen du, baina honek bere programa pertsonala dauka eta ez da besteokin mendira etorriko.

Joserrak,Robertok eta Moyak ipintzen dituzte autoak. Lizarriturrik berea darama bere kabuz ibiliko delako eta, azkenean, Andonik ere, bere kotxea darama, lehenago bueltatu beharreko arriskuan dagoelako.

Txiki ostatuan dauzkagu erreserbak eginda, mantendu erdian, 37€ dira pertsonako egunean. Pozik irten ginen, bai kalitateekin, bai zerbitzuekin.

  • Irteera: Belaguako aterpera iritsi baino metro batzuk lehenago: 8:35etan

Zortzietan gosaldu eta Belagua aldera irten gara, kuartela izandako eraikina atzean utzi eta Belaguako aterpera doan bidegurutzetik metro batzuk lehenago aparkatzen ditugu autoak.

Bertatik pasatzen den eta Kartxelako lepora doan GRa hartu dugu (8:35), ondo markatua dagoen bidezidorrak bere eskuman lagatzen ditu Binbaletaren magalak.

Behin lepoan (10:05), ezkerrera jo dugu aldapa pikoetatik, ondo markatutako bide-txingorrak arrokazko tontorrera garamatza, Kartxela (1.987 m) (10:30). Denok batu, zerbait jan-edan eta paisaiaz disfrutatu dugu, eguraldi ona.

Berriz lepora jaitsi gara, batzuk bidezidorretik, beste batzuk mendi gailurretik. Lepoan gaudela, Txurrukak, Angelek eta Joserrak (hau tripetarik ondoezik dago) ekarritako bidetik behera egin dute autoetara joateko, besteok mendi bizkarretik abiatu gara Binbaleta aldera. Behin tontorrean (11:35), behera joateko, ekarritako bidetik ekingo diogu, laster ezkerretara jotzeko, aldapaz beherantz, lehenago hartu dugun GRa berreskuratzeko eta horrela kotxeetara joateko (12:35).

Denok elkartuta, Rincón de Belaguara autoz jaitsi gara, bertan mahaiak eta iturria daude, oraindik guk ekarritako janarien hondarrak dauzkagu , hauek bukatzen ahalegindu gara baina lortu gabe.

Kafeak eta patxaranak Izabako hotelean hartu ditugu. Joserra botikatik pasa da. Hiru egun eder pasa eta gero, Eibar aldera abiatu gara. Pozik goaz, batez ere, oso ondo konpondu garelako gure artean.

Powered by Wikiloc