Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Urkulu
Altuera 1422 m.
Kokapena 43.04659,-1.23954
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2017-05-30
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Orbaitzetako ola
Ibilbidearen helmuga Orbaitzetako ola
Denbora igotzen 1:42 h.
Denbora guztira 3:15 h.
Distantzia 12,4 km.
Igoera desnibela 722 m.
Jeitsiera desnibela 722 m.

Urkulu

SARRERA:

Maiatzak 30ean Eibartik irten gara goizeko 7etan hiru egunetarako eta bakoitzean mendi bat igotzeko asmokin, (Urkulu (1), Ortzantzurieta (2) eta Adartza(3)). Hamaika lagun joan gara egitasmo honekin, Ángel, Pintado, Roberto, Mari Carmen, Garate, Joserra, Iñaxio, Julian, Moya, Joserra eta Andoni, azken hau 30ko arratsaldean elkartu da. Taldea Lizarriturrik osatzen du baina honek bere programa du eta bere kabuz ibiliko da.

Josetxok eta Robertok jarri dituzte autoak, Andonik 3.a baina ez haranzkoan. Lizarriturrik berea bere kontura doalako.

Lehenengo egunean zuzenean joan ginen Orbaitzetako Olara bertatik egiteko lehenbiziko igoera.

Ostatua Aurizberriko Haizea etxean hartu dugu, pentsio erdia 50€tan/pertsonako. Gela onak eta erosoak. Armosuak ederrak. Afariak ondo. Zerbitzuarekin eta kalitateekin gustura atera ginen.

Lehenengo eguneko bazkaria etxetik eramandakoekin egin genuen zabalik dagoen Azpegi-ko aterpean. Bigarren egunean Orreaga-ko Casa Sabina-n menua , 14 €tan, ondo, gero ostatura itzuli ginen bertan kartetan jokatzeko zerbait hartzen genuen bitartean, batzuk geletara deskantsatzera. Azkeneko egunean Haizea ostatuan, menua 12 €tan, kafeekin 14 €. Aukera gutxi eta errazio txikiak.

  • Abiapuntua: Orbaitzetako ola, Carlos III aren aginduaz 1.784. urtean armak egiteko eraikitako fabrika.

Azpegi-ko lepora doan pistatik martxan hasi garenean (9:37) lainoa eta zirimiria dauzkagu lagun, ordu erdian iritsi gara, kilometro erdi bat aurrerago, zabalik dagoen bere izeneko aterpera. Gaurko bazkaria guk ekarritako jakiekin egin behar dugunez toki hau aproposa deritzogu bertan otordua egiteko itzulitakoan.

Asfaltatuko pistatik jarraitu dugu GR-12aren seinaleak dauden bidegurutze bateraino, bertan pista utzi eta ezkerrera jo dugu (10:29), txabola batzuk gure eskuman utzi ditugu eta gorantz egin dugu mendebalde norabidea hartuz, batzetan bidea dugu, besteetan, berriz, bidezidorra. Aurrerago sendak ipar aldera jotzen du, bi arroka artean dagoen ormigoizko aska batetik pasa gara. Goian Urkullu mendiaren harrizko gandorra bistan daukagu, ondo goazenaren seinalea. Laster iritsi gara lepo txiki batera eta hemendik berehala Urkullu-ko dorrera (1422m.) (11:22). Erromatarren garaiko monumentua eta Karlisten gerratetan erabilitakoa.

Eguraldi txarra daukagunez azkar ekin diogu jaitsierari, Arnostegi-ko lepo aldera (11:46), eguraldi berean jarraitzen duelako egitasmoak aldatu eta Txangoa mendia igo beharrean ezkerretara jo dugu eta GR-12aren marra zuri-gorriei segituz Azpegi-ko aterpera jaitsi gara azkar batean (12:22).

Roberto, Josetxo eta Garate autoen bila joan dira (12:55), bestak aterpeak emandako babesean beraien zain gelditu gara.

Arropa lehorrak jantzi eta bazkaria prestatu dugu, entsalada eta bestelako jakiak. Postre moduan Idiazabal gazta eta Mari Carmenek egindako bizkotxoa.

Gero Aurizberri-ko Haizea ostatura abiatu gara, Andoniri itxarotera berak dakarzkigu aldagarriak eta. Bertan bat egin dugu Lizarriturrikin , Txutxu (932 m) mendia igo du.

Powered by Wikiloc