Eibarko Klub Deportiboaren bazkide guztiei dei egiten zaie, datorren martxoaren 16an, osteguna , egingo den ohiko Batzar Nagusira. Batzarra 18:30etan izango da lehenengo deialdian eta 19:00etan bigarren deialdian.
Batzarraren GAI ORDENA hauxe izango da:
- Aurreko aktak irakurri eta onartzea
- Klubaren 2022ko ekintzen memoria. Memoria osoa hemen deskargatu daiteke
- Kontuen eta bazkideen gora-beherak
- Kuoten igoera. Hauek dira proposatutako prezioak:
- 0-16 urte: 8 € (gaur egun 6€)
- 16-60 urte: 20 € (gaur egun 18 €)
- 60 urtetik gora: 12 € (gaur egun 10 €)
- Klubaren euskarazko izenaren inguruko behin betiko erabakia
- Ehungarrena
- Artxiboa, ekaineko ekitaldia
- Irudi berria, erropak
- 2024/01/30
- 2024ko planaren ideia nagusiak
- Galdera eta eskariak
Eibarren, 2023ko martxoaren 1ean
Sinatua / Fdo.: IÑAKI OSORO OTADUY – PRESIDENTEA
Eibarko Klub Deportiboaren bazkide guztiei dei egiten zaie, datorren martxoaren 16an, osteguna , egingo den Ez-ohiko Batzar Nagusira . Batzarra 19:30an izango da lehenengo deialdian eta 20:00etan bigarren deialdian. Batzarraren GAI ORDENA hauxe izango da:
Zuzendaritza Batzordearen kide hauek hautatzea:
- Pilota
- Txirrindularitza
- Espeleologia
- Eskia
- Squasha
- Urpekaritza
- Xakea
- Artxiboa
- Kezka Dantza Taldea
Hautagaitzak Batzarrean aurkeztu behar dira.
Eibarren, 2023ko martxoaren 1ean
Sinatua / Fdo.: IÑAKI OSORO OTADUY PRESIDENTEA
Utzi erantzuna