Martxoaren 16an egindako Batzar Nagusian Zuzendaritza Batzordea eta 32 bazkide bildu ziren klubean eta bertan honako erabaki hauek hartu ziren:
- Zuzendaritzak proposatutako kuoten prezio berriak. Hauek dira kuota berriak:
- 16 urtez azpikoak: 8 €
- Helduak: 20 €
- 60 urtez gorakoak: 12 €
- 2022 urteko kontuak onartzea: 14.130,76 €ko galerak
- Klubaren euskarazko izena “Eibarko Klub Deportiboa” dela onartzea (bozketaren emaitza: “Deportibua” 4 boto, “Deportiboa” 23 boto, boto zuriak 5.
- Zuzendaritza Batzordearen karguak izendatzea:
- Pilota: Mirari Ubera
- Txirrindularitza: Galder Lasuen
- Espeleologia: Iñigo Arizaga
- Squasha: Alberto Ferreiro
- Urpeko ekintzak: Arrate Eraso
- Xakea: Jon Arana
- Artxiboa: Jose Valderrey
- Kezka Dantza Taldea: Oier Araolaza
- Eskia: ez dago hautagairik/arduradunik.
Batzarrak, gainera, 2024an ospatuko den ehungarrenerako ekintzen berri izan zuen klubaren eta batzordeen aldetik.
Batzarra anaiarteko afari-luntxarekin bukatu zen.




