Deporreko emakumiak proiektua lan xume-xumea da, baina helburu sendoa duena: Eibarko Klub Deportibotik pasatu diren emakume guztien aitortza publikoa egitea eta haiei dagokien espazioa bistaratzea.
Jakin badakigu ez garela emakume guztiengana iritsi, eta ezin izan ditugula errealitate eta bizipen guztiak jaso. Horregatik, aldez aurretik barkamena eskatu nahi dugu, agertu behar zareten guztiak agertuko ez zaretelako.
Izan ere, emakume gutxi batzuk agertzen dira proiektuan, baina gure helburu eta desiorik handiena da aitortza orokorra izatea, eta Deporretik pasa den emakume bakoitzak haren burua, historia edo indarra nolabait islatuta sentitzea hemen.
Hurbileko lagun eta ezagunekin egin dugu lan batez ere. Hala ere, bihotzez eta asmorik onenarekin saiatu gara zuetako bakoitza irudikatzen, bakoitzak merezi duen lekua eta aitortza emateko.
Espero dugu keinu txiki honek ere lagunduko duela klubaren hemendik aurrerako etorkizuna eraikitzen, eta balioko duela emakume guztien balioa, ekarpena eta indarra aitortzeko.
Eskerrik asko.






