GIPUZKOAKO TXAPELKETAK

Aurreko asteburuan Gipuzkoako 16, 18 eta 20 urte azpiko txapelketak izan genituen Donostian eta Eibarko Klub Deportiboko atletak bertan aritu ziren. 20 urte azpiko kategorian Kepa Marquezek disko jaurtiketan eta Imanol Egidazuk 110 m hesietan eta 100 m-tan urrezko dominak eskuratu zituzten. 18 urte azpiko kategorian neskak aritu ziren (Silvia Marquez, Enara Gabiola eta Eneritz Trebolazabala) lasterketetan, 100 m-tan lehenengo biak eta 1500 m-tan hirugarrena eta 16 urte azpiko kategorian Elene Arrazolak luzera jauzian eta 100 m-tan parte hartu zuen azken proba honetan urrezko domina jantzi zuelarik.

Hurrengo asteburu honetan, Donostiako miniestadioan Gipuzkoako absoluto kategorietako Txapelketa izan dugu. Bertan Klub Deportiboko hainbat kirolarik parte hartu zuten. Imanol Egidazuk oraingoan ere oso emaitza onak lortu zituen (3 urrezko dominak 400 m-tan eta 110 m eta 400 m hesietan). Proba honetan, 27 urte ondoren, 20 urte azpiko Gipuzkoako errekor berria ezarri zuen.

Baina gainontzeko partaideak ez zituzten emaitza okerragoak lortu urrezko hiru dominarekin (Garoa Magunazelaia eta Mikel Martinez Xabalina jaurtiketan eta Kepa Marquez disko jaurtiketan), beste bat zilarrezkoa (Carlitou Mendi xabalinan) eta brontsezkoa (Elene Arrazola 100m). Leire Martinek (5. postua bere seriean 400 m-tan), Manex Gisasola (10. postua 1500 m-tan, Markel Gutierrez (4. postua xabalina jaurtiketan) eta Nora Martinez (7. postua 1000 m-tan) ere izan genituen Donostian. 

Azpimarratzekoa da Imanol Egidazun partaidetza bertan 20 urte azpiko Europako Txapelketarako gutxieneko marka lortu baitzuen 110 m hesietan eta 400 m hesietan.

Zorionak guztioi! 

Argazkian: Garoa, Kepa, Nora eta Imanol (atletak), Inma eta Iñigo


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.