
Argazkian Elene Arrazola
Denboraldiko azken txanpa eta topera dabiz dugu atletak.
Azken asteburu honetan Gasteizen berritu berri duten “Mendizorrozako Estadioan”, Euskadiko Txapelketa absolutua burutu da. Txapelketa bi egunetan ospatu da eta bertan Euskal Federazioak ezarritako marka minimoak dituzten klubeko atletak izan ditugu parte hartzen. Larunbatean, Kepa Markez, Imanol Egidazu, Elene Arrazola, Garoa Magunazelaia eta Enara Magunazelaia parte hartu zuten. Eguraldia ez zen lagun izan oraingoan, euria eta haizea izan ziren nagusi baina halatan ere, postu eta marka ezin hobeak lortu zituzten klubeko atletak.
Alde batetik Imanol Egidazuk 400 metro heziak irabazi zituen, Euskadiko Sub 20 kategoriako errekorra eta Europako kategoria bereko txapelketan parte hartzeko marka lortu zuen, 51,99 segundo. Bestetik, Elene Arrazolak, oraindik sub 16 kategoriako atleta izanda, garaile irten zen 100 metroetan 12,23 ko denborarekin, aipatzekoa da marka honekin laugarren kokatu dela Espainiako rankinean sub 16 kategorian. Abiadurarekin bukatzeko, Kepa Markezek zazpigarrengo postuan bukatu zuen beran seriea 100 metrotan, baina ez zen finalean sartu. Zapatuko parte hartzea bukatzeko, klubeko xabalina jaurtitzaileek hirugarren eta laugarren postuak lortu zituzten, Garoak brontzezko domina lortu eta uztailak 1an Tarragonan ospatuko den Espainiako sub 23 ko txapelketan parte hartzeko saria lortu zuen, Enarak beran marka onenetik gertu bukatu zuen txapelketa.
Igandean eta oraingoan eguraldia lagun izanda, Nora Zabalak bederatzigarren postuan bukatu zuen salto hirukoitza proba.
Zorionak eta animo guztiori!