Eibarko Klub Deportiboa - Club Deportivo Eibar - Harremanetarako formularioa

Wednesday, May 17, 2006

Soka-dantza Santa Kurutzen 2006

Ibarbiatarrek egin dituzte aurten ere aurresku eta atzesku lanak

Santa Kurutzetan ohi dugunez soka-dantza egin genuen Arrate ondoan dagoen Santa Kurutz ermitan. Maiatzaren 7an, Santa Kurutz egunaren (maiatzaren 3) ondoko lehen igandean egin ohi dugu soka-dantza bertan. Mimoz prestatzen dituzte Arrateballeko baserritarrek Santa Kurutzeko jaiak eta ederrak izaten dira.

2006-05-07_Santa-Kurutz-040

Dantzarako soka auzotarrek osatzen dute, eta Kezkakoen ardura izaten da aurresku, atzesku eta zerbitzari lanak egitea. Azken urteotako ohiturari jarraituz Ibarbiatarrak izan ditugu aurten dantzaren gidari. Oier Ibarbia aurresku eta Aiert Ibarbia atzesku. Zerbitzari lanetan Enrike Izagirre eta Oier Araolaza. Txistulariak Usartza taldekoak: Jose MIguel Laskurain, Enrike Montero, Asier Castelos eta German Ereña.

Eibarko alkatea, Iñaki Arriola, auzoetako zinegotzia Nerea Alustiza, eta Mari Carmen Retenaga eta Aitor Alberdi zinegotziak ere bertan ziren, eta soka-dantzaren lehen eta azken itzulietan parte hartu zuten.

Eguraldi ederra, giro ezin-hobea eta dantza ondoko txorizo eta odolosteei estimu ederra egin zieten dantzari eta ez dantzariek.

Soka-dantzaren argazki sorta eder bat hemen.

Bidaltzailea: oier. 11:06 Atalak: Emanaldiak | Lotura | Erantzunak (4)

Erantzunak

Aurresku

kaixo a todos alguien me puede mandar la letra del aurresku?eskkerik asko aguir muxuux

Bidaltzailea: Maite Noiz: julio 29, 2006 12:18

Re: Soka-dantza Santa Kurutzen 2006

Aurresku izan degu beti euskotarren dantza, gure asaben izatearen erakusgarri.

Dantza garbi, zail, osasun erakusgarri.

Bai aupa i, ta aupa ni, danearen ikusgarri.

Jantzi txuri, gerriz gorri osto orlegiaren azpian, gure besoak zabaldurik gurutze txuria egiñaz.

Agur iri nere aintziñako lagun ori, agur zuri, agur ari, agur ikusle guztioi

teneis una página muy bonita. salu2

Bidaltzailea: Xabier Alvarez Yeregui Noiz: agosto 25, 2006 11:10

Re: Soka-dantza Santa Kurutzen 2006

Kaixo, estoy haciendo un pequeño montaje d eunas fotos y necesito musika de txistu grabada en MP3, si tienes algo y me puedes enviar en un CD te agradeceria. Xabier Alvarez Yeregui Basadi Auzoa B3, 4 izda. 20750 Zumaia Gipuzkoa

Bidaltzailea: Xabier Alvarez Yeregui Noiz: agosto 25, 2006 11:19

Re: Soka-dantza Santa Kurutzen 2006

kaixo... algú em pot traduïr la lletra al castellà o anglés? alguien me puede traducir la letra mesedez :)

el baile ya por si solo es precioso y la musica la verdad es que también. me gustaría saver que dice exactamente. mila esker lagunak!

Bidaltzailea: lluna Noiz: agosto 14, 2007 13:26

Erantzun