Koko-dantzak 2024 San Blas opilekin etorriko dira

Koko-dantzak, Eibar, 2023-02-13. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC by-sa

Otsailaren 3an, larunbatez, ospatuko ditugu 2024ko koko-dantzak. Baserrietako koko-eskea Agina auzoan egingo dugu aurten. Ohi bezala, arratsaldeko kalejiran parte hartzea irekia da eta entsegu irekia izango da.

Koko-dantzak, otsailak 3, larunbata

  • 8:30 Errebalen baserritarren postuetan
  • 9:00 Aginako baserrietan. Altzerreka (9:15), Mendibil (9:45), San Roman (10:15), Larrañeta (10:45), Zumaran (11:15), Torrepe (11:45), Suinaga (12:15), Gorostiaga (12:45), Atxa (13:15), Orbesoraen (13:45)
  • 18:30 Errebalen koko-mokoen elkartzea, koko-dantzak eta kantuak, Mauxitxa txarangak lagunduta eta kalejiran hasiera. Ibilbidea: Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga, Kalbeton, Plaza Barria, Errebal.
  • 21:00 Errebalen azken koko-dantzak eta kantuak.

Entsegu irekia

Koko-dantzetako larunbat arratsaldeko (ots. 3, 19:00-21:00) Eibarko kaleetan egingo dugun kalejiran parte hartu nahi duten guztientzat entsegu irekia:

  • Otsailak 1, osteguna, 19:30 Errebal plazan.
Koko-dantzak 2024 iragarkia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude