Eibarko Dantzari Eguna Errebal plazan ospatuko dugu gaur

Kezka dantza taldea, 2012-06-15. Argazkia: Felipe Loiola.

Eguraldia zoro xamar dabil azken asteetan eta euri arriskua dagoenez arratsalderako Eibarko Dantzari Eguna aterpean egingo dugu gaur. Arratsaldeko 19:30ean Errebal plazan izango Kezka dantza taldearen ikasturte bukaerako dantza-emanaldi berezi hau. Kezka dantza eskolan aritzen diren umeak eta Kezka dantza taldeko dantzariak eta musikariak aurten prestatu dituzten dantzak eskainiko dituzte bertan.

Kabalkadak eta Besta Berri

Iparraldera begira jarri gara aurten ere Eibarko Dantzari Egunean, eta Lapurdi eta Nafarroa Behereko dantza-sorta bat prestatu dugu Kezka dantza eskolako eta taldeko dantzariok 2012ko esperientzia berrituz. Inauteri eta Besta Berri festetan egiten diren zenbait dantza eskainiko ditugu.

Musikari talde ederra arituko da errepertorio horretako doinuak aireratzen: Adolfo Jainaga (eskusoinua), Andoni Riaño (tronpeta, gaita), Ekhi Zugasti (saxofoia, gaita), Iraide Ansorena (perkusioak), Iñaki Barua (atabala), Maialen Araolaza (perkusioak), Pablo Zubiaurre (tuba), Hiart Zugasti (flauta), Josu Agirre (kitarra), Amaia Baglietto (txirula), Roberto Altzerreka (txirula).

Eibarko Dantzari Eguna 2022

  • Ekainak 9, ostirala, 19:30ean
  • Tokia: Errebal plazan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude