Dantzariek lehen hiru entseguak egin dituzte eta txistulariek egin duten lehena. Oraindik hiru hilabete falta dira eta beste zazpi entsegu egiteko aukera izango da, beraz, nahi duten guztiak batzeko aukera dago oraindik 2024ko Eibarko Euskal Jaian parte hartzera. Eibarko Klub Deportiboak 100 urte bete ditu aurten eta hori ospatzeko 59. Euskal Jaia berezia izango da.Eibarko dantzari eta txistulari guztiei, belaunaldi eta garai guztietakoei, dei egiten dizuegu datorren maiatzaren 26an, Euskal Jai egunean, plazan denok elkarrekin jarduteko.
Ehun bikote baietz!
190 dantzarik eta 30 txistularik eman du izena dagoeneko. Ehun bikote baietz Euskal Jaian dantzan! Inoiz dantzan edota txistua jotzen aritutakoa bazarete, berriro plazara irteteko gonbidapena egiten dizuegu hemen. Oraindik ez baduzue izenik eman sartu lotura honetan eta bete inprimakia.
Dantza-entseguak
Iribasko ingurutxoa, Imotz eta dantza-soltea dantzatuko dira, eta nahi duenarentzat entsegu-egunak antolatu dira: zenbait ostegun, ostiral eta larunbatetan, norberak ahal edo nahi dituen egunetan etortzeko. Entsegu guztiak Errebalen izango dira.
Urtarrilak 11, osteguna, 19:30.☑️Urtarrilak 27, larunbata, 10:30.☑️Otsailak 15, osteguna, 19:30.☑️Otsailak 24, larunbata, 10:30.☑️Martxoak 14, osteguna, 19:30.Martxoak 16, larunbata, 10:30.Apirilak 11, osteguna, 19:30.Apirilak 20, larunbata, 10:30.Maiatzak 4, larunbata, 10:30.- Maiatzak 10, ostirala, 19:30.
- Maiatzak 17, ostirala, 19:30.
Txistulariak
Txistulariek, batetik, txistu-poteorako biribilketak joko dituzte eta, bestetik, dantzarako betiko kantuak. Entseguak Errebalen:
Otsailak 15, osteguna, 19:30.☑️- Martxoak 14, osteguna, 19:30.
- Apirilak 11, osteguna, 19:30.
- Maiatzak 17, ostirala, 19:00.
Eibarko Klub Deportiboaren 100. urteurrena denok batera ospatzeko desiatzen gaude.
Zatoz gurekin dantzara edota txistua jotzera!
Utzi erantzuna