Zuberoako ikastolen aldeko saski-salmenta abiatu da! Irekita dago. Urteak daramatzagu Eibarko Klub Deportiboko Kezka dantza taldetik Zuberoako ikastolen kanpaina honetan parte hartzen eta aurten ere arituko gara. Iaz bezala, aurten ere eskaerak Ikaskoli.eus-en egingo dira eta saskiak Eibarko Klub Deportiboan jasoko dira. Azaroaren 26ra arte egin daitezke eskaerak eta banaketa abenduaren 15ean egingo da.
Xiberoko mozkinak dasta, gure ikastolak susta!
Zuberoako ikastoletako guraso eta guraso ohiek ekoizten dituzten jakiekin osatzen dira saskiak. Produktore txikien ekoizpenak dira, baserritar, artzain eta ekoizleak, bertako produktuak (gaztaia, ahate gibela, eztia, gozogintza,…) lantzen dituztenak. Hiru saski mota erosi daitezke aurten:
- Arbaila (57€): Eztia, bixkotx artisanalak, bi gazta (0,5Kg bakoitzak), bixkotx gatzatuak, erreximenta, pastak eta tisana.
- Basabüruai (68€): Xerriki patea, bixkotx artisanalak, ardi gazta (1Kg), xahalki axoa, lukainka idorra eta pastak.
- Pettara (50€): Ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx artisanalak eta pastak.
Eskaera egiterakoan Eibar – Kezka dantza taldea hautatu behar da Eibarko Klub Deportiboan, Toribio Etxebarriako 16-1ean dugun egoitzan jasotzeko.
Zuberoako ikastolak
Euskara kinka larrian dago Zuberoan. Babes ofizialik gabe, etxeko transmisioa eteten ari da eta ikastolak euskararen txinparta bizi-arazten ahalegintzen dira. Bi ikastola daude Zuberoan, Alozekoa Basaburuan eta Eperra Pettarrean. Haien sostenguan laguntza handia eskaintzen du saskien kanpainak.
Utzi erantzuna