Hori du Sistema Suitzarrak, ez?

Gure klubean hainbeste aldiz esan den Juanan Larrañaga ETBko futbo-esatariaren «Hori du Barçak, ez?» esaldia aplikatu daiteke Donostiako Txapelketako lehenego hiru txandetan gure jokalariak lortutako emaitzei.

Sistema Suitzarrak jokalari kopuru handia txanda gutxitan elkarren aurka jokatzen jartzeko modua ezartzen du arau sinple batzuk ezarrita: jokalariek euren puntu berberak dituztenen aurka jokatuko dute, txanda bakoitzean aurreko txandako kolorearekin ez dute jokatuko eta txapelketa bukaeran partida kopuru berdintsua izan behar dute pieza kolore biekin.

Horrek hasierako rankingaren erdialdean dauden jokalariengan efektu berezi bat sortzen du: ping-pong efektua: partida «gogor» bat, partida «arin» bat.

Horrela izan da Jon Arana eta Jon Esturorentzat lehenengo hiru txandetan: biek irabazi beharreko partidak irabazi egin dituzte eta galdu beharrekoak galdu.

Beraz, Jon Aranak 4. txandan (2 puntu ditu), Anda Safranska Emakumezko Maisu Handiaren aurka jokatuko du eta Jon Esturok (puntu 1 du), Juan Rodriguez Gonzalez izango du aurrean.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.