Archivo por meses: enero 2019

Hala-holako emaitzak hirugarren txandan

Hirugarren txandan berriz bere berdinketa eta porrota izan zituzten gure xake taldeek.

Lehenengo mailako taldeak Donostian jokatu zuen Baionaren aurka. Lehendabizi eskerrak eman nahi dizkiogu Gros Xake Taldeari partidak bere egoitzan jokatzeko aukera eskaintzen digulako. Baiona Gipuzkoako Ligan jokatzen hasi zenetik, dena dela partida jokatzeko lekua Donostian jokatzea adosten dugu, guztion bidaia arinagoa izan dadin. Horretarako beti prest egon ohi dira Baionako lagunak eta baita Gros Xake Taldea ere egoitza uzteko.

Baiona2-2C.D. Eibar A
Laurent Gattegno (Z)0-1Jon Arana (B)
Alain Darrigues (B)1-0Jon Esturo (Z)
Bernard Daubas (Z)0-1Mikel Larreategi (B)
Jean Paul Tholey (B)1-0Jose Antonio Garrido (Z)

Beltzen arratsaldea izan zen zalantzari gabe larunbatekoa. Jonen partidan, Laurentek eraso gogorra egin zuen Jonen endrokearen aurka, baina ondo eutsi zion honek erasoari. Hain gogorra izan zen erasoa, ezen Laurenten erregea biluzik gelditu zen, peoi baten ere laguntza gabe. Jon izan zen erasoa egiten hurrengoa eta asmatu egin zuen, partida irabaziz.

Bigarren mahaian Jon despistatu egin zen kalkulu baten, eta alfila eman zuen peoi baten truke. Alainek, aldiz, ondo erantzun zuen eta abantaila lortzeaz bat pieza guztiak aldatu zituen, finalaren atarira abantaila handiarekin iritsiz. Jonek amore eman behar izan zuen.

Hirugarren mahaian Mikel ez zen gaizki irten irekieratik, baina Bernardek abantailatxoa lortu zuen erdi-jokoan. Hala ere, piezak aldatu zituenean Mikelek trukotxo bat aurkitu zuen posizioan eta gaztelua lortu zuen alfilaren truke. Horren ostean bi gaztelu, gaztelu eta alfilaren aurkako finala jokatu zuten, eta Mikelek ondo neutralizatu zituen Bernarden erasoak, azkenean gaztelu bat eta peoi gehienak aldatu eta dama sustatuz partida irabazteko.

Laugarren mahaian, Joseanek hainbatetan eskaini zion berdinketa Jean Pauli, baina honek ez zuen onartu. Piezak aldatu ostean partidak berdinketan amaituko zuela zirudienean, Jean Paulek tranpatxo bat utzi zuen posizioan eta Josean hantxe jausi zen partida galduz.

Bigarren berdinketa jarraian lehenengo mailako taldearentzat.

4-0eko porrota hirugarren mailan

Hirugarren mailako taldeak ez dio oraindik neurria hartu txapelketari eta 4-0eko emaitzarekin galdu zuen Elgoibarren jokatutako partidan.

ITS Security – Elgoibar B4-0C.D. Eibar B
Ivan Fernandez (Z)1-0Adrian Martinikorena (B)
Santiago Fernandez (B)1-0Oier García (Z)
Jon Aingeru Gurrutxaga (Z)1-0Aitor Beorlegui (B)
Andoni Lersundi (B)1-0Lander Aja (Z)

Argazkiak Elgoibarko Zubi Ondo Xake Elkarteak bidalitakoak dira. Eskerrik asko.

Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketa 2019 Eibarren

Eibarko Klub Deportiboak, Gipuzkoako Xake Federazioarekin elkarlanean Eibarko zonaldeari dagokion Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketa antolatuko du Eibarren. Hauexek dira txapelketaren datuak:

  • Eguna: 2019ko otsailaren 17a eta 24a, igandea
  • Ordutegia:
    • Izen-ematea baieztatzea: 10:00tatik 10:30tara
    • Partidak: 10:30tatik 13:30tara (bukaera ordua gutxi gorabeherakoa da)
  • Tokia: Eibarko Klub Deportiboa. Toribio Etxebarria kalea 16-1º. Eibar.

Txapelketa honako jokalari hauei zuzenduta dago, Gipuzkoako Xake Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diotenari jarraituz:

  • Infantilak: 2005 eta 2006 urteetan jaiotako ikasleak
  • Alebinak: 2007 eta 2008 urteetan jaiotako ikasleak
  • Benjaminak: 2009 eta 2010 urteetan jaiotako ikasleak

Jokalari kopuruak ahalbidetzen badu, maila bakoitzeko txapelketak era independentean jokatuko dira, eta hori posible ez balitz infantil eta alebin mailetako jokalariak elkarrekin jokatuko dute. Betiere benjamin mailakoek euren artean bakarrik jokatuko dute. Txapelketaren formatua eta txanda kopurua parte-hartzaile kopuruaren arabera erabakiko da.

Jokalariek egun baten ala bietan parte hartu dezakete. Eibarko zonaldeari dagokion sailkapena, bi egunetako sailkapenak batuz osatuko da.

Infantil eta alebin mailetako lehenengo sailkatuek Gipuzkoako Eskolarteko Finaletan parte hartzeko aukera izango dute Gipuzkoako Xake Federazioak zehaztuko duen eran. Honetarako jokalariek eskola-kirola programaren barnean xakeari dagokion modalitatean izena emanda egon beharko dute.

Parte hartzaile guztientzako saria egongo da.

Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko bidali izen-emate orria helbide honetara: xakea@deporeibar.com

Berdinketa 1. mailan eta porrota 3. mailan

Gipuzkoako Xake Txapelketaren 2. jardunaldia jokatu zen larunbatean Deporren. Bertan lehenengo zein hirugarren mailetako taldeek euren norgehiagokak jokatu zituzten.

Lehenengo mailako taldeak, lan txukuna egin zuen eta 2nako berdinketa lortu zuen. 3. mailako taldeak, aldiz, ezin izan zuen Elgoibarko Olan Arkitektura taldearen aurka eta galdu egin zuen. Hona hemen emaitzak:

C. D. Eibar A2-2Arrasate-Arlutz B
Jon Arana (Z)0.5-0.5Isidro Ruiz (B)
Jon Esturo (B)0-1Jesus Berezibar (Z)
Mikel Larreategi (Z)0.5-0.5Javi Aspe (B)
Jose Antonio Garrido (B)1-0Eugenio de Andres (Z)
C.D. Eibar B0.5-3.5OLAN Arkitektura – Elgoibar B
Adrian Martinikorena (Z)0.5-0.5Jon Esnaola (B)
Oier Garcia (B)0-1Mikel Fidalgo (Z)
Aitor Beorlegui (Z)0-1Iker Ruiz (B)
Lander Aja (B)0-1Eduardo Alonso (Z)

Datorren astean 3. txanda jokatuko da. Lehenengo mailako taldeak Baionaren aurka jokatuko du Donostian, eta hirugarrenekoak Elgoibarren jokatuko du ITS Security – Elgoibar Cren aurka.

Derrota por la mínima en Azkoitia

Fría tarde de sábado en Azkoitia en la disputa de la primera ronda del Campeonato de Gipuzkoa por Equipos de primera categoría.

Tras juntarnos con los rivales en el bar de al lado de la sala de juego, comenzamos las partidas junto con las campanadas de las 16:00 horas.

Héctor Sanchez vs. Jon Arana

Los resultados fueron los siguientes:

ANAITASUNA KAKUTE A2.5 – 1.5C. D. EIBAR A
Héctor Sanchez (B)1-0Jon Arana (N)
Anibal Fernández (N)0-1Mikel Larreategi (B)
Jon Kuende (B)1-0Emilio José Freire (N)
Gaizka Alberdi (N)0.5-0.5José Antonio Garrido (B)

Parece que Jon se equivocó en la apertura al mover la torre equivocada y luego tuvo que remar contra corriente.

Anibal hizo un g4 un poco dudoso de lo que se aprovechó Mikel para mejorar su posición y maniobrar con los caballos para atacar al rival. En esas, Anibal se equivocó en un cambio de piezas, lo que dejó a Mikel con calidad de más para rematar la partida unas 10 jugadas más tarde.

El ataque brutal desde el comienzo de los peones del enroque de Jon Kuende dejaron a Emilio y su resfriado maniatado y casi sin ninguna opción, que tuvo que firmar la derrota.

José Antonio Garrido vs. Gaizka Alberdi

Partida igualada con el centro cerrado y piezas pesadas en el tablero la que jugaron Josean y Gaizka, que se apuro mucho de tiempo (50 minutos vs. 5 minutos). En un momento del apuro Josean permitió que Gaizka metiera la dama en su territorio lo que le lió un poco y acabó perdiendo un par de peones. Tras el cambio masivo de piezas, entraron al final de alfil contra caballo con superioridad para Gaizka en el tablero pero para Josean en el reloj. Cuando Gaizka no veía cómo ganar y veía cómo se le iba a caer la bandera, pidió tablas que fueron aceptadas por Josean.

Punto y medio para arrancar el campeonato.

Segunda ronda

El próximo sábado 19 se jugará la segunda ronda, en la que entrará en acción el equipo de Tercera, tras el descanso de la primera semana. Estos serán los encuentros:

Primera categoría: C.D. Eibar A – Arrasate-Arlutz B

Tercera categoría: C.D. Eibar B – Olan Arkitektura-Elgoibar C

Ambos encuentros se disputarán a partir de las 16:00 horas del sábado con entrada libre.