Archivo por meses: noviembre 2018

Jon Arana lider Elgoibarko Danobat txapelketan

Deporreko xakelari Jon Arana Elgoibarren jokatzen ari den Danobat xake txapelketaren lidergoan doa jokatutako 4 partidak irabazi ostean.
Bi astean behin jokatzen den txapelketa honetan nazioarteko federazioaren zerrendan 2200 puntutik behera duten jokalariek hartu dezakete parte eta 28 partehartzaile ari dira bertan jokatzen, euren artean Deporreko Jon Arana, Jon Esturo eta Jose Antonio Garrido.
Lau partidaren ostean, Jon Aranak 4 puntu ditu, Jon Esturok 2,5 eta Jose Antonio Garridok 2. Ostegunean jokatu da 5. txanda, bertan Jon Aranak Isidro Ruiz arrasatearra izango du aurrean, Jon Esturok Antonio Estevez arrasatearraren aurka jokatuko du eta Jose Antonio Garridok Javier Axperen aurka.
Gipuzkoako bakarkako txapelketak ere jokoan dira. Maila nagusian ari dira Jon Arana (2 puntu) eta Xabier Beorlegi (1,5 puntu). Bigarren mailan Jose Antonio Garrido (2 puntu) eta Adrian Martinikorena (1,5 puntu) ari dira, eta hirugarrenean Igor Zenigaonaindia (3 puntu), Aitor Beorlegi (2 puntu) eta Oier Garcia (1,5 puntu). Larunbatean jokatuko da 5. txanda Donostian.

Gipuzkoako Banakako Txapelketen 3. txanda jokatu da asteburuan

Gipuzkoako Banakako Xake Txapelketak martxan daude beste urtebetez. Gure klubeko hainbat jokalari ari dira bertan eta azken urteotan izan dugun parte hartze maila handiena daukagu klubean. Klubeko jokalariak Donostian ari dira, baina Billabonan ere jokatzen ari da 3. mailako txapelketa bat.

Maila nagusian Jon Arana eta Xabier Beorlegi ari dira. Hiru txandaren ostean Xabierrek 1,5 puntu lortu ditu eta Jonek 1. Datorren asteburuan Xabierrek Ivan Iturralde gaztea izango du aurrean eta Jonek Christian Sanchez.

Bigarren mailan ari dira Jose Antonio Garrido eta Adrian Martinikorena. Joseanek 2 puntu daramatza eta Adrianek erdia. Datorren astean Joseanek Ander Uranga izango du aurrean eta Adrianek Juan Cruz Iturralde.

Hirugarren mailan ari dira Oier Garcia, Aitor Beorlegi eta Igor Zenigaonaindia. Igorrek 2 puntu daramatza, Oierrek 1,5 eta Aitorrek 1. Datorren astean Igorrek Andres Peinado izango du aurrean, Oierrek Alex Odriozola eta Aitorrek Zigor Urcelay.