Jon Arana lider Elgoibarko Danobat txapelketan

Deporreko xakelari Jon Arana Elgoibarren jokatzen ari den Danobat xake txapelketaren lidergoan doa jokatutako 4 partidak irabazi ostean.
Bi astean behin jokatzen den txapelketa honetan nazioarteko federazioaren zerrendan 2200 puntutik behera duten jokalariek hartu dezakete parte eta 28 partehartzaile ari dira bertan jokatzen, euren artean Deporreko Jon Arana, Jon Esturo eta Jose Antonio Garrido.
Lau partidaren ostean, Jon Aranak 4 puntu ditu, Jon Esturok 2,5 eta Jose Antonio Garridok 2. Ostegunean jokatu da 5. txanda, bertan Jon Aranak Isidro Ruiz arrasatearra izango du aurrean, Jon Esturok Antonio Estevez arrasatearraren aurka jokatuko du eta Jose Antonio Garridok Javier Axperen aurka.
Gipuzkoako bakarkako txapelketak ere jokoan dira. Maila nagusian ari dira Jon Arana (2 puntu) eta Xabier Beorlegi (1,5 puntu). Bigarren mailan Jose Antonio Garrido (2 puntu) eta Adrian Martinikorena (1,5 puntu) ari dira, eta hirugarrenean Igor Zenigaonaindia (3 puntu), Aitor Beorlegi (2 puntu) eta Oier Garcia (1,5 puntu). Larunbatean jokatuko da 5. txanda Donostian.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.