6. txandaren ostean Asier Etxagibel eta Edu Olabe dira taldeko onenak Hogeschool Zeeland txapelketan

Asierren jokoa oso solidoa dela denok dakigu, eta hemengoa bezalako txapelketetan ondo erakusten digu. Gaur ere berdinketa lortu du Joep Naburus holandarraren aurka naiz eta berak baino 200 puntu gutxiago izan FIDEren elo zerrendan. Eduk irabazi egin du berak baino 200 puntu gehiago zituen holandar baten aurka, Jon Arana eta Mikel Larreategik berdindu egin dituzte euren partidak eta Joseba Izquierdok galdu egin du berea.

Osteguneko 7. txandan Asierrek Nazioarteko Maisu bat izango du aurrean, honi ere bere jokoa erakusteko asmoa izango du zalantzarik gabe. Eduk ere, berriz 2100 puntutik gorako jokalari bat izango du aurrean.

Holandan harritu gaituen beste gauzetako bat guztiek ingelesez dakitela da. Analisi gelan edo partidan zehar edonork hitz egiten du ingelesez, Vlissingen bertako alkateak ere bai aurkezpen ekitaldian erakutsi zuen bezala, eta plazer bat da hain erraz ulertaraztea. Gu ez gara izango guztiz adituak eta gure ingelesa ez da bikaina izango, baina eurentzat bigarren hizkuntza dela gabi ikusten da (euren artean holandarrez egiten dute) eta segituan ulertu edo laguntzen dizute.

img_ago_04_2011_50_09

img_ago_04_2011_50_41


Comments

2 respuestas a «6. txandaren ostean Asier Etxagibel eta Edu Olabe dira taldeko onenak Hogeschool Zeeland txapelketan»

  1. Batek baino gehiagok esan didanagatik, «guztiek ingelesez dakitela» esaten duzunean, horixe bera da, guzti-guztiek. Ez bakarrik xake txapelketa bateko parte hartzaileek, baizik eta hirurogeita hamar urteko andreek ere bai.

  2. Avatar de Mikel

    Bai Gerardo, horrela da, edonon edonork daki ingelesez, kalean aurkitzen duzun edozein emakumek ere badaki. Izugarria!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.