Bat irabazi eta bestea galdu

Haritz Garro

Haritz Garro

Espainiako 18 urtez azpikoen txapelketaren lehenengo bi txandak jokatu dira uztailaren 27an, lehenengoa 10:00etan eta bigarrena 17:00etan.

Goizean Haritz Garrok María Crespo extremadurarra izan du aurrean eta lau ordu baino gehiagoko partida baten ostean irabaztea lortu du. Arratsaldean berriz, Omar García kanariarra izan du aurrean eta ezin izan du partida irabazi bere 18. urtebetetzea ospatzen duen egun honetan. Zorionak Haritz !!

Diegok aldiz, goizean rankingeko 2. postuan dagoen Jorge Cabrera kanariarra izan du aurrean, eta Internetez eman den partida hori galdu egin du. Arratsaldean Carla Marín kataluniarra izan du aurrean, eta partida luze baten ostean irabaztea lortu du.

Bihar astelehena, Haritzek Javier Pérez Malvido galiziarra izango du aurrean eta Diegok Bieito Sousa galiziarra.

Euskaldunen emaitzei begirada bat emanez, Álvaro Diaz Euskadiko Txapeldunak orain arte lortu dituen 2 puntuak dira derrigorrez nabarmendu beharrekoak. Álvarok Alex Pelegrí (Balear Uharteak) eta Eric Dominguez (Catalunya) izan ditu aurrean, eta partida biak irabaztea lortu du. Bihar asteartea, Jaime Valmaña (Valencia) izango du aurrean 6. mahaian. Gainontzeko jokalariek puntu bakarra daramate.

Partidak zuzenean jarrai daitezke Espainiako Xake Federakuntzaren webgunetik.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.