Julen Garro kadeteen txapelketaren liderra da

Orain arte jokatutako hiru partidak irabazi ostean, Julen Garro Errenterian jokatzen ari den Gipuzkoako Kadeteen Txapelketaren lidergoan dago bakar-bakarrik. Igandean Hector Sanchez azkoitiarrari partida polit bat irabazi eta 2 punturekin zeuden gainontzekoek euren partidak berdindu ostean, 3 punturekin sailkapenaren lidergoan dago Julen. Bere atzetik dator Edu Olabe ere, igandean ezin izan baitzion Asier Etxagibel arrasatearrari partida irabazi, nahiz eta bukaerako posizioan hobeto zegoela frogatu partida osteko analisian. Edu eta Asierrekin batera, Juan Pablo D’Anna donostiarra dago sailkapenean 2.5 punturekin Julenen atzetik. Datorren astean, Julenek Asier Etxagibel izango du aurrean eta Eduk Juan Pablo D’Anna.

Txapelketa nagusian, ezin izan zituzten joan zen asteko emaitzak errepikatu eta Diego Olmo izan zen eibarrera puntu erdia ekarri zuen bakarra Claudio Mendikute andoaindarrarekin berdindu ostean. Haritz Garrok Iñigo Martin Gipuzkoako Jubenilen Txapeldun eta Txapelketako 3. zerrenda-buru denarekin galdu zuen eta Jon Aranak ez zuen bere partida jokatu. Diegok eta Haritzek 1.5 puntu dituzte eta Jonek 1.

Azkoitiko 2. mailakoan Aitor Arroitajauregik Iñaki Hernandezen aurka berdintzea lortu zuen partida bere alde izan ostean eta Mikel Larreategik ez zuen partidarik jokatu. Hirugarren mailakoan, berriz ere, guztien garaipena izan genuen, Bruno Belar eta Mikel Baenak, Unai Garcia eta Joxe Azkueren aurka garaipenak lortu baitzituzten, eta Edu Olaberen partida atzeratu egin zen.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.