Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketa

Jokalariak 1go txandan zehar

Jokalariak 1go txandan zehar

Gaur larunbata hasi da Eibarko Arrate Kultur Elkartearen egoitzak,
Eibarko Klub Deportiboak eta Gipuzkoako Xake Federakuntzak antolatuta,
Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketa Nagusia.

Gipuzkoako 26 jokalarik hartzen dute parte bertan, eta gaur hasi eta
larunbatez larunbat 7 partida jokatuko dituzte abenduaren 2ra arte.
Orduan jakingo dugu nor izango den aurtengo Gipuzkoako Txapelduna, eta
nork ordezkatuko gaituen datorren urteko Euskadiko Txapelketan.

Faborito nagusia Iñigo Argandoña da, Gipuzkoako Txapeldun 5 aldiz
izandakoa da donostiarra, eta bere seigarren txapelaren bila dator
Eibarrera. Nazioarteko Federakuntzaren rankingari begiratuz, Fran Miguel
aretxabaletarra da bigarrena eta Jakob Aabling-Thomsen, donostian bizi
eta Gros Xake Taldean jokatzen duen daniarra hirugarren.

Lehenengo txandan emaitza arruntak izan ditugu, hasierako rankingean
goiko aldean dauden jokalari guztiek euren partidak irabazi baitituzte.
Ondorioz, 12 jokalari daude partida irabazita puntu bakarrarekin
sailkapenaren buruan.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.