Lurraldea Bizkaia
Mendikatea Anboto
Altuera 941 m.
Kokapena 43.12772,-2.64527
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Untzillaitz
Ibilbidea egindako eguna 2018-09-20
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Mañaria
Ibilbidearen helmuga Mañaria
Denbora igotzen 1:40 h.
Denbora guztira 3:30 h.
Distantzia 8,2 km.
Igoera desnibela 760 m.
Jeitsiera desnibela 760 m.

Untzillatx

  • Eibartik irteera: 9:00 etan.
  • Parte-hartzaileak: Andoni, Julián, Iñaxio, Garate, Pintado, Arrate, Angel, Moya.
  • Autoak: Julian, Andoni, Moya

Moyaren baserrian( Sanjuango, Abadiñon) egin behar dugun bazkarira, Agustin (oraindik lesionatua), Lizarriturri eta Teruel ere etorri dira.

Zirkular bat egingo dugu, igo, Mañaritik doan bide normaletik eta jaitsi Elosu lepora , Leuretako pasagunetik doan bidezidorretik.

Eibartik 9:00retan irten eta Mañariko plazan aparkatu ditugu kotxeak. Durango aldera jo dugu errepide ondotik eta azkeneko etxe parean (9:32) beste aldera gurutzatu dugu betik gora hasteko beste errepide batetik. Errepidea pista bihurtzen den tokian, baserri bat pasa ondoren, gure eskuman dagoen bidezidor batetik, pinuditik, gogor gorantz egin dugu (9:42). Hemendik aurrera, markei jarraitu ezkero (hitoak eta pinturak) tontorrera eramango gaituzte. Hasieran basotik barna, ezkerretik gora (9:51), Oraietako lepora irten arte, eta gero, harri eta larre artean doan bidezidorretik puntaraino, Untzillatx (941 m) (11:10).

Eguraldi onak asko lagundu digu azkeneko aldapetan. Atseden txiki bat hartu dugu gailurrean Anboto inguruko paisaiaz gozatuz.

Jaisteko, etorri garen bidetik itzuliko gara, baina mendi bizkarra utzi gabe (Ipar aldera), eta lepo txiki batera ailegatutakoan (11:21), gure ezkerrera bide zidor bat ikusiko dugu , behera doala mendiaren beste aldera, Hegoa aldera, bertatik jo dugu. Bidea erraza da baina kontuz ibiltzea eskatzen duena, lehenengo Leuretako pasagunea zeharkatuko dugu, gero hego aldeko harmailatik behera egiteko. Untzilatx eta Urreistiko ikaragarrizko pareten ondotik pasa eta gero, bidezidorrak harkaitza utzi eta bide zabal batera heltzen da, hemen eskumara joko dugu Elosuko lepora heldu arte (12:06), seinale tantaiak bertan, eskumara Mañaria aldera hartu dugu, San Martin baselizatik pasa (12:25), gerotxuago, bidegurutze baten eskumara (12:28), eta bide markatuari jarraituz Mañarira heldu gara (13:30).

Plazako iturrian freskatu eta gero, baserrira goazela, izotza eta ogia erosi ditugu.

Baserriko gaiekin, txuletekin, frutekin eta Moyak egindako patxaranekin izugarri ona gelditu zaigu menua. Ardoa eta kafeak Andonik ordaindu ditu, domekan urteak betetzen dituelako.

Powered by Wikiloc