Lurraldea Bizkaia
Mendikatea Eskuagatx
Altuera 1011 m.
Kokapena 43.12092,-2.68072
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Arrietabaso, Kanaleko
Ibilbidea egindako eguna 2022-03-24
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Urkiola
Ibilbidearen helmuga Urkiola
Denbora igotzen 2:05 h.
Denbora guztira 5:00 h.
Distantzia 14 km.
Igoera desnibela 880 m.
Jeitsiera desnibela 880 m.

Errialtabaso

Eibartik irteera: 8:00etan

Parte hartzaileak: Fernando, Iñaxio, Garate, Pintado, Julen, Arrate, Angel, Anton eta Eskudero

Txurruka ere etorri da baina beste mendi batera joateko asmokin (Arluziaga 968 m.)

Autoak: Fernando, Angel eta Iñaxio.

Oraingoan Urkiola Parke Naturaletik ibiltzea aukeratu dugu, eta zehazki esanda Eskubaratz mendilerrotik. Urkiolatik abiatu gara eta bertan amaitu.

8:30etan ekin diogu txangoari mendebaldera hartuz eta GR-282aren marra gorri-zuriei jarraituz. Saibi mendiaren hegoaldera iritsitakoan, pinturak utzi eta eskumara jo dugu, tontorrera doan azken aldapa igotzeko, Saibi (9:05) (954m.).

Behera egin dugu mendebal-aldera hartuz, Akalarra (9:35) lepora jaisteko. Hemendik ekin diogu Eskubaratz mendilerrorako igoerari. Zirkular egin dugu, erlojuaren horratzen norabideari eusten, Ezkumin (Izoztegi) (10:15) (915m.) menditik hasita.

Hemendik, Ipar-ekialderantz hartu dugu hurrengo lepoaren bila, handik, gaurko helburu nagusia den tontorrera igotzeko, Errialtabaso (10:35) (1011m.).

Orain hegoaldeko norabidetik jo dugu, garbi ez den ikusten bidezidor batetik, hurrengo gailur aldera, Neberazarra (11:05) (984m.). Hegoalderajaisten jarraitu dugu, goranzkoan pasatu dugun, Akalarra leporaraino. Orain, etorri garen bide berdinetik, itzultzen ari gara eta gorantz eginez bidegurutze batera heldutakoan (12:40), eskumara jo dugu, Saibi mendia gure ezkerrean utziz. Aurrerago, berriz bat egin dugu goranzko bidearekin. Jaistea bakarrik falta zaigu, Urkiola (13:30).

Aldagarriak jantzi eta, bertan dagoen, Landajuela jatetxera abiatu gara bazkaltzera. Aurretik aperitibo hartu dugu. Menua 12€tan, plater eskuzabalak baina kalitatea justu xamarra. Aperitibo eta kafeekin 17€tan jarri da pertsonako.

Ibilbide ederra Eskubaratz mendi lerroa ezagutzeko. Apur bat deserosoa gune karstikotik igaro behar delako.

Powered by Wikiloc