Lurraldea Bizkaia
Mendikatea Legarmendi
Altuera 976 m.
Kokapena 43.15139,-2.68021
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2014-09-04
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Mañaria
Ibilbidearen helmuga Mañaria
Denbora igotzen 3:00 h.
Denbora guztira 4:05 h.
Distantzia 11 km.
Igoera desnibela 1131 m.
Jeitsiera desnibela 1131 m.

Mugarra

Gaurko irteerak kutsu berezia du bazkari baten antolamenduaren ondorioa delako. Bazkaria Moyan baserrian (San Juanekua, Abadiño) egin behar dugu Pirineoko zeharkaldira (Benasque-Hondarribia) joan baino lehenago pentsatu genuen bezala.

Bezperan erositako idi txuletek, baserriko barazkiek eta Moyak hartutako errekako karramarroek osatuko dute gaurko menua.

Mugarrara joateko asmokin bost lagun batzen gara goizeko 8etan Untzagako plazan, Julian, Anjel, Pintado, Periko eta Andoni; besteak, Roberto, Teruel, Joserra, Juan Anjel (Pirineotan izandako istripuaren ondorengo eskaiolekin), Moya eta Jose Vicente ( bere anaia) zuzenean joango dira baserrira.

Julianen eta Andoniren kotxez goaz. Bi euri tanta izan dira goizean baina eguraldi ona dago iragarrita eta hala egingo du. Mañariko plazatik hasten gara oinez 8:30etan eta Eguenganeko lepo aldera abiatzen gara(683 m) (9:36), hemen eskumara joko dugu, bidea ondo bereizten da Leunganera(1.010 m) (10:20) doan aldapan. Mendi bizkarretik zuzen joten dugu Leungane eta Artatxagane bitartean dagoen lepora, eta hemendik, gora jarraituz, Artatxaganeko tontorrera (1.003 m) (10:38).

Jaitsierari ekiten diogu Mugarrikolanda (773 m) (10:55) aldera doan bide zuzenena bilatuz, hemendik, lehenengo, belar aldapari heltzen diogu eta, gero, haitzezkoari Mugarra (976 m) (11:30) tontorrera iristeko.

Berriz Mugarrikolandara jaitsi eta hemen ezkerretara doan pista hartuz bere hala gaude Mañarian (12:35)

Izurtzan ogia erosi eta garagardoa eran genuen. Handik baserrira, entsalada, piperrak, txuletak erretzeko sua, e.a. prestatu eta bazkaltzera. Barazkiak, karramarroak eta ardoa Moyan kontura, izugarrizko bazkaria 9eurotan.

Powered by Wikiloc