Lurraldea Bizkaia
Mendikatea Ordunte
Altuera 1343 m.
Kokapena 43.13394,-3.41574
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2017-06-07
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua San Pelayo (Agüera)
Ibilbidearen helmuga San Pelayo (Agüera)
Denbora igotzen 2:30 h.
Denbora guztira 3:45 h.
Distantzia 14,2 km.
Igoera desnibela 730 m.
Jeitsiera desnibela 730 m.

Zalama

  • Eibartik irteera: 7:30 etan
  • Parte-hartzaileak: Pintado, Andoni, Julián, Garate, Roberto, Mari Carmen, Josetxo, Iñaxio, Agustin, Angel
  • Autoak: Angel, Roberto.

Ibilaldia Burgosko Las Merindades eskualdean dagoen San Pelayo herrixkan hasi dugu, horretarako Bilbao aldera abiatua gara gero Villasana de Mena pasa eta handik Bercedo eta Agüera urbiltzeko.

Gaur ibilaldi zirkular bat egiteko asmoa daukagu, erlojuaren horratzen kontrako norabidea hartuz, lehenengo La Mana mendia igoko dugu eta gero Zalama, horretarako hasieran Ekialde aldera jo beharko dugu.

San Pelayo-n 8:50etan oinez hasi gara ekarri dugun errepidetik aurrera eginez, norabidea mantenduz, errepideak ezkerrera egiten duenean (9:05) utzi eta zuzen jarraitu dugu pista batetik, baserri batera iristear gaudenean ezkerrera hartu dugu harizti baten sartzeko (9:15), basoa atzean utzi eta pistari jarraitu diogu, laster berriro ezkerrera egin dugu (9:30), norabidea aldatu eta gorantz hasteko.

Hemendik aurrera pistatik segituz beti Ipar-ekialderako aukerak hartzen joango gara, hau da, igotzen baina eskumara joaten, Zalama mendia gure ezkerrean lagatzen, horrela La Mana eta Zalama bitartean dagoen lepora ailegatuko gara.

Horretarako pistak lehenengo aldiz ezkerrera egiten duenean guk aurrera egingo dugu (9:47), ur asko eta freskoa duen iturri batetik pasatu gara, altuera irabazten goaz , gero (9:55) ezkerrera jo dugu, laster pista bidexka bihurtzen da eta mendi magaletik barne tontorrera eramango gaituen lepora iritsi gara, handik errez, La Mana (1.203m) (10:40) mendira.

Lepora itzuli (Ekialde)eta handik zuzen gora belardietatik hurrengo tontorrera, Zalama (1.343 m) (11:20). Punta ondoan esparru zabal bat babestuta dago, Zalamako zohikaztegia (turbera) berreskuratzeko.

Ekarri dugun norabidea mantenduz egin dugu behera, orain bidea garbi dago, hitoak ere baditugu. Bidea Agüerrara doanez, ordu erdi baino zerbait gehiago beherantz goazela lepo zabal batera heldutakoan (12:15) pista utzi eta ezkerrera hartu dugu San Pelayora iristeko (12:35).

Bertan iturri eder bat daukagu freskatzeko.

Agüerako estazioko auzoan dagoen El Niño jatetxean bazkaldu dugu , menua 10 €, arrunta. Baina, tabernako ardoen errondekin, lau nafar ardo normalak ( 9 € bakoitza) eta kopa bat eta bi txupito, hamar lagun artean, 17 €tan jarri zaigu kontua. Siria sartu digutelakoan irten gara.

Powered by Wikiloc