Lurraldea Araba
Mendikatea Toloño
Altuera 1243 m.
Kokapena 42.61430,-2.49158
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2017-03-10
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Bernedo
Ibilbidearen helmuga Bernedo
Denbora igotzen 3:05 h.
Denbora guztira 4:00 h.
Distantzia 11,8 km.
Igoera desnibela 830 m.
Jeitsiera desnibela 830 m.

Peñalta

  • Eibartik irteera: 8:00etan
  • Parte-hartzaileak: Roberto, Pintado, Andoni, Ángel, Julian, Mari Carmen eta Garate.
  • Autoak: Angel eta Andoni.

Gaurko ibilaldia Bernedo herritik egin behar dugu, horretarako, Eibartik irten 8:00etan eta autopistaz Gasteiz aldera hartu dugu, Azatzeta mendatea igo eta Maeztu herrira heltzerakoan eskumara jo.

Bernedon udaberriko eguraldia daukagu, gure aurrean (Hegoa), haitzezko mendi-puska den Peñalta agertzen zaigu, mendia inguratzera goaz eskumatik hasita, gero, orain gure ezkerrean dakusagun aldetik, gailurrera igotzeko.

9:15 dira hego aldera oinez hasi garenean, marra batzuk bidea markatzen dute, igoera labur baten ostean dorre zahar batera ailegatu gara (9:22), hemen eskumara jo dugu Kripan atakara joan nahi dugulako , hurrengo bidegurutzean, ere, eskumara, beti gorantz (9:38). Etengabe suabe gorantz doan bidea ibiltzeko ondo dago eta erraz iritsi gara Kripaneko atakara (10:10).

Orain gure aurrean Errioxako lurraldeak eta Ebro ibaia zabaltzen dira, bide garbi batetik hasi gara jaisten beste aldera , jakinean, harrizko hormatzarra inguratzeko, ahal dugunean ezkerretara hartu beharko dugula. GR-120kin (Ruta Ignaciana) topo egin dugu, baina laster utzi behar dugu (10:32) ezkerretara hartuz, bera Meanora jaisten delako eta guri ez zaigulako altura galtzerik komeni.

Ekialde aldera goaz, gure ezkerrean harrizko horma-puska eta aurrean, oraindik nahiko urruti, Bernedo mendatearen gainean dauden antenak, pista zabal batetik goaz eta antenetara iritsi baino lehenago (11:11), ezkerrera jo dugu, gorantz, mendi bizkarrera daramatzagun bide zidor batetik.

Txabola batera heldu eta bertan zerbait jan-edan egin dugu. Mendi bizkarretik doan bide zidor batetik ekin diogu harrizko gailurrari, mendebalde aldera, eguraldia ezin hobea haitzetan ibiltzeko, ez dabil haizerik eta lurra lehorra dago, hauek kontutan hartuta, naiz eta nahiko airezko izan ibilbidea, denok gozatu dugu igoera egiten, Peñalta (1.243 m) (12:22).

Tontorrean Bilboko mendizale talde handi batekin bat egin dugu, bertan argazkiak atera eta zerbait edan dugu.

Jaitsierako bideari ekiteko ekarri dugun norabideari eutsi diogu, mendi bizkar gainetik, gure aurrean haitzezko pareta bat ikustean bidezidorrak mendi bizkarra laga eta eskumara jotzen du, basotik barna, zuzen behera egiteko izugarrizko aldapa batetik, Bernedo aldera (Iparralde).

Aldapan beherako bidea inoiz ez dela bukatuko pentsatzen hasita gaudenean, pista batekin topo egin dugu (12:55), ezkerretara hartu eta laster iritsi gara Bernedora (13:15). Hemen Lizarriturrikin bat egin dugu, bera, Cerro (900m) mendia egitetik dator.

Eliza ondoan dagoen Candy tabernan txurrut bat egin ostean, Arrieta tabernara abiatu gara bazkaltzera. Mantela eta eskuzapiak paperezkoak izan arren, menua ondo baino hobeto dago 10 €tako, ardoak, beltza eta gorria, errioxarrak. Ez ditu etxean egindako postrerik. Kafeekin eta patxarenekin (2€), bazkaria 12 €tan jarri zen.

Powered by Wikiloc