Lurraldea Araba
Mendikatea Artzena
Altuera 1364 m.
Kokapena 42.79835,-3.14678
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2016-11-03
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Sobron
Ibilbidearen helmuga Sobron
Denbora igotzen 2:05 h.
Denbora guztira 4:30 h.
Distantzia 15,2 km.
Igoera desnibela 945 m.
Jeitsiera desnibela 945 m.

Cueto

  • Eibartik irteera: 7:30etan
  • Parte-hartzaileak: Julián, Roberto, Pintado, Garate, Andoni.
  • Autoa: Garate

Roberto jaso Ermuan eta Gasteiz aldera jo dugu autopistaz, Miranda de Ebro atzean utzita Sobron herrira ailegatu gara. Eguraldi ederra, zeharo garbia daukagu. Oinez hasi gara Artzena mendilerrora doan GR-99 hartuz (8:45). Bidea sakanean sartzen da basoan barna, baso autoktonoa, behean urkiak, arteak eta gurbitzak (gaur garangorriak helduak eta gorri-gorriak), apur bat gorago, pagoak, erkametzak, pinuak eta hagin bat edo beste, dena udazkeneko kolorez jantzia, igoera ederra benetan. Mendiaren bizkarra hartzen dugunean (9:50) , Los Llanos deituriko gunera, GR-99 utzi eta eskumara joan behar da, pista betetik, marka zuri-horiak, marra hauei jarraituz joan gara pistatik bidegurutze batera ailegatu arte (10:30), hemen behera doazen markak utzi eta eskumara jo dugu alturarik galdu gabe, laster gure eskuman hito bat ikusiko dugu (10:45) eta pista utzi eta eskumatik gora joan gara bidezidor batetik, berehala gaude tontorrean Cueto (1.364 m.) (10:50). Eguraldi ederraz eta tenperatura atseginaz dauzkagun bistekin gozatu dugu.

Itzulerari etorri garen bidetik ekin diogu. Toki zabal batera heldutakoan (11:25), non gure aurrean garbi ikusten baitugu Mota mendia, hito batek mendi bizkarretik doan bidezidor bat markatzen du, horrela pista laga eta bidezidorrari heldu diogu Mota mendira joateko asmoz. Nahiz eta bidea ez izan oso garbia noiz behinka hitoak dauzka, baina aurrera egin ahala bidezidorra ixten doa ezpel baso zerratuan barrena, desagertu arte. Ezpelez inguraturik ez dugu irtenbiderik aurkitu eta atzera egin behar izan dugu eta goranzkoan ekarri dugun bidera itzuli.

Behin pista hartu eta gero, eroso egin dugu bidea Sobroneraino (13:15). Udazkeneko egun zoragarria gozatu dugu. Pikondo batik batuta piko ederrak jateko aukera ez dugu alperrik galdu. Bertan iturri eta iturburu ederrak dauzkagu freskatzeko.

Bazkaltzera Ruta de Europa jantokira jo dugu, asmatu dugu, bere menu zabaleko plater guztiak ondo eginda daude, mantela eta eskuzapiak telazkoak eta ardo gorria nafarra. Prezio 12€ baina merezi du. Kafeekin eta patxaranekin 17 €. Oso ondo.

Powered by Wikiloc