Lurraldea Nafarroa / Zuberoa
Mendikatea Orhi
Altuera 2019 m.
Kokapena 42.98855,-1.00610
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2017-09-05
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Pikatua (Ollokiako lepoa)
Ibilbidearen helmuga Larrau mendatea (Tunela)
Denbora igotzen 3:00 h.
Denbora guztira 4:00 h.
Distantzia 11,3 km.
Igoera desnibela 988 m.
Jeitsiera desnibela 783 m.

Orhi

SARRERA:

Irailak 4ean irten gara Eibartik goizeko 7:00etan hiru mendi igotzeko asmokin beste hainbeste egunetan (Abodi (1), Orhi (2) y Berrendi (3)). Hamaika parte-hartzaile bildu gara Ángel, Pintado, Roberto, Mari Carmen, Garate, Joserra, Iñaxio, Moya, Txurruka, Andoni y Josetxo. Lizarriturri ere gurekin dator, baina honek bere mendi-programa dauka eta bere kontura ibiliko da.

Josetxok, Joserrak eta Garatek jarri dituzte autoak. Lizarriturrik bere kabuz ibiltzeko asmoz bere autoa darama.

Denok Otsagabiako Orialde.nean hartu dugu ostatu,bi oheko hiru gela eta hiru oheko beste bi. Bi oheko gela 30 €tan jartzen da pertsonako egunean, gehi 5 € gosaria eta beste 14 € afaria.Bai gosaria eta bai afaria ondo ematen dute eta zerbitzu onarekin.

Lehenengo bi egunetan guk ekarritako eta erositako janarietatik bazkaldu dugu, herritik gora kilometro batera errekan egindako igerileku ondoan dauden mahaietan. Hirugarren egunean, etxera itzultzean, Agoitz ondoan dagoen Ekai hotelean gelditu gara bazkaltzera, oso ondo ematen dute, 11,8 €ko menu batean ardo nafarra eta mantela eta eskuzapiak telazkoak. Zerbitzu ona, patxaranak 2,8 €tan.

  • Irteera: Pikatua

Otsagabiatik irten gara 8:30etan Larrau mendaterantz joateko. Bi taldetan antolatu gara Orhira joateko; bat tuneletik abiatuko da eta GR-12a hartuko du Muxumurru eta Orhi bietartean dagoen lepora joateko, han beste taldeari itxarongo dio. Bestea taldea (ekipo A) Pikatuatik (Ollokia.ko lepoa) hasiko da, eta bestearekin bat egindakoan batera igoko dira Orhira. Mendia lainoz estalita dago, eta haizeak hotz sentsazioa areagotu egiten du.

Ekipo A (Moya, Garate, Iñaxio, Roberto, Joserra) 9:00etan abiatu da Pikatuatik, errepideko ezkerrean (mendebalde) pista zabal bat dago Abodi.ra doan GRT-10aren marrekin eta honen ondoan, bere eskuman, beste pista bat beherantz doana, 300 metro desnibel jaitsiko dena Pikatua errekaraino, hemendik beherantz hartu eta behin errekan bere ondotik paraleloan jarraituko dugu, oinez hasi garenetik 50 minutu pasa direnean eta ezkerrera pistaren bihurgune estu bat pasa ondoren, gure eskuman, gorantz doala, pista bat ikusiko dugu (9:53), bertatik igoera gogor bati ekingo diogu, hasieran basotik eta gero goi-belardietatik zehar, Muxumurru.ko (1.828 m.) (11:00) tontorreraino. Puntatik, Muxumurru eta Orhi bitarteko lepoan zain dagoen beste taldea ikusten da (Txurruka, Mari Carmen, Angel, Josetxo, Andoni). Orhi oraindik lainotsu dago.

Askeneko aldapak igotzen goazen heinean zerua zabaltzen joan da eta horrela Orhi (2.019 m) (12:00) tontorrera ailegatu garenean ia laino guztiak desagertu dira.

Denok batu, zerbait jan-edan eta argazkiak atera ordurako zeharo garbitu da eta horrela Nafarroako Pirineoko bistekin gozatu ahal izan dugu. Denok batera jaitsi gara, bide normaletik, tunelera (13:00). Josetxok txoferrak eraman ditu Pikatuara autoak jasotzera.

Gaur ere, Otsagabian errekako igerilekuaren ondoan dauden mahaietan bazkaldu dugu.

Lizarriturri bakarrik joan da Malgorra mendira, Iratiko etxeetatik irtenda. Arratsaldeko 6retarako bueltatzekotan. Iluntzen hasi denean eta oraindik falta zela ohartuta 8:30etan alarma jo dugu, guardak esan digu Lizan kotxea goizean lagatako tokian dagoela eta bera 9:00rak arte bertan egongo dela. 9:00etan ez dela azaldu ikusita 112 deitu dugu. Polizi forala Otsagabiara etorri denean eta prestatzen gabiltzala bere bila joateko bertara azaldu da bere kabuz, gaueko 10:20 dira. Esan digunez mugikorra ez dio funtzionatu eta horrela ezin zuen, ez kontaktuan jarri ezta GPSa erabili, horren ondorioz erabaki okerrak hartu omen ditu eta itzulera asko luzatu.

Patxaran batzuk hartu ditugu nerbioak baretzeko.

Powered by Wikiloc